Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Ibilaldiak Euskal Kostaldean. Zumaia - Deba. Izena emateko epea apirilaren 28ko 14:00ak arte (osteguna)

Kantauri itsasoaren ertzeko ibilbide ederrenetako bat dugu hau ezbairik gabe. Iruñetik asko urrundu gabe, ordubete baino gehixeagora, bestelako ibilaldi batez gozatzeko aukera izanen dugu. Euskal kostaldea esploratzen segituko dugu, Zumaiatik Debara doan etapa oraingo honetan, eta han, besteak beste, Flysch izeneko fenomeno geologiko paregabea ikusiko dugu. Goiz bikaina izanen da, edonork gozatzeko modukoa.

Eguna: apirilaren 30ean, larunbata

Irteera: 08:00etan Kiroletako aparkalekutik (autobusa)

Bueltatzeko ordua: 16:00etatik 17:00etara bitartean gutxi gorabehera

  • Zailtasuna: Ertaina/Txikia.
  • Desnibela: Positiboa: 444 m / Negatiboa: 443 m
  • Iraupena:  5 - 6 ordu gutxi gorabehera.
  • Distantzia: 13 km gutxi gorabehera.

Taldea:  25 gutxienez, 50 gehienez

 


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua