Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Ekitaldia, NUP-eko Udazkeneko XXXIII. Torneoko sariak banatzeko eta unibertsitateen arteko 2021eko Espainiako txapelketetako parte-hartzaileei aintzatespena egiteko

Nafarroako Unibertsitate Publikoak NUPeko Udazkeneko XXXIII. Torneoko sariak banatzeko ekitaldia egin zuen atzo. Guztira 81 ikasle saritu zituzten, eta, horien artean, aintzatespena egin zieten Espainiako unibertsitateen arteko esgrima eta judo txapelketetan parte hartutakoei. Ekitaldia Unibertsitateko pabiloian egin zen, eta Ramón Gonzalo errektorearen hitzaldi labur batekin amaitu zen.

Tenisean lehen sailkatua Raúl Esparza Vergara izan zen (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), eta bigarrena, berriz, Pablo Amézqueta Molina, unibertsitateko ikasle ohia.

Foto de grupo del rector, Ramón Gonzalo, con todas las personas galardas

 

Binakako frontenisean, lehen sailkatua David García Gómezek eta Ander Ros Ollok osatutako bikotea izan zen, Ingeniaritza Informatikoko Gradukoak biak (Ander Rosen kasuan, nazioarteko programakoa); bigarren sailkatu ziren Rubén Chasco Mendaza eta Sergio Mendaza Baquedano, Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradukoak; eta hirugarren postua Íñigo Azparren Romero (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua) eta Ignacio Sota Azparren (Informatikako Gradua, nazioarteko programa) ikasleentzat izan zen.

3x3ko saskibaloian, lehen sailkatua “Industriales-1” taldea izan zen, honako hauek osatua: Aritz Sergio Dias Ciganda, Miguel Sáinz Pruja eta Rubén San Millán Gurbindo (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua, nazioarteko programa) eta Ignacio García Chamorro (Datuen Zientziako eta EAZko Gradu Bikoitza).

“Magisterio-1” taldea gelditu zen bigarren postuan, honako hauek osatua: Adrián Johannes Das Miguel (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua, nazioarteko programa), Yuly Fernanda García Pinzón (Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra), Pablo Garcia-Villoslada Mendoza (EAZko Gradua, nazioarteko programa) eta Santiago Medina Díaz (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua). Hirugarren sailkatua honako hauek osatutako “ADE-1” taldea izan zen: Pablo Osés Tomé (Zuzenbideko Gradua), Alberto Bustamante Ardanaz eta David García Corres (biak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak).

7ko futbolean, “Industrial-2” izan zen talde irabazlea, honako hauek osatua: Joanes Anaut Ureña (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Oier Azcona Uriarte (EAZko Gradua), Daniel Bujanda Segurado, Pablo de Orte Glaria, Alejandro Garde Santos, Héctor Goñi Pérez, Iñigo Jiménez Lozano eta Iván Larrión Aznar (guztiak Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradukoak), Adrián Guembe Mugueta (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), Imanol Irujo Izcue eta Iker Mendichaga Jaunsaras (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua).

“Primaria-3” taldea izan zen bigarren sailkatua, honako hauek osatua: Mario Andrés Lorente, Adrián Arraiza SanMartín, Jon García Martínez, David Huarriz Gúrpide, Fermín Ingelmo Guerrero (denak Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradukoak), Eduardo Eslava Arraiza (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua), David Andueza Echeverría (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Alberto Asiain Artazcoz (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), Ángel Cascante Suescun (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua), Unai Gurpegui Virto (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua) eta Ioar Rueda Fernández (Ingeniaritza Informatikoko Gradua).

Torneoko hirugarren postua honako hauek osatutako “Eléctrica-2” taldearentzat izan zen: Rubén Antoñana Erro (Ingeniaritza Informatikoko Gradua), Danel Fernández Luna (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua, nazioarteko programa), Francisco José Molina Villafañe (Ekonomiako Gradua), Aitor Albizu Barrena, Alejandro Galdeano Echarri, Alejandro Fernández Huarte, Rubén Mina Zabalza, Javier Morillas Ayensa, Aimar Murillo Alonso eta Paul Fernando Ramón Armijos (denak Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradukoak).

Areto-futboleko torneoan, “Derecho-2” izan zen talde irabazlea, honako hauek osatua: Unai Beramendi Pérez, Daniel Calvo Raya, Yago Campo Mera, Alain Ceballos Luque, Xabier Equiza Nebreda, Iñigo Erro Alberdi, David Jáuregui Ferri eta Francisco Javier Goicoa Gonzalo, denak Zuzenbide Gradukoak.

Bigarren sailkatuak “Mix-1” taldekoak izan ziren, hauek hain zuzen: Ander Betelu Ilincheta, Ibai Mujika León (biak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak), Mikel Galar Recalde (Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Espezializazio Diplomaren titulu berekia), Andoni Fermín Ibero Martínez (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra), Aingeru Márquez Mateo (Gizarte Laneko Gradua), Marcos Resano Redín, Íñigo Ruiz Remírez eta Sergio Tuñón González (hirurak Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradukoak) eta Íñigo Fermín Tainta Alfaro (Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra).

Hirugarren postua honako hauek osatutako “Tec.Industriales-1” taldearentzat izan zen: Javier Bah Bah, Jon Beguiristain Ilundain, Rubén Chasco Mendaza, César del Prado Arina, Aitor Fernández de Arroyab Velasco, Martín García Ugarte, Miguel Gómara Cunchillos eta Sergio Mendaza Baquedano, denak Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradukoak.

Unibertsitateen arteko Espainiako txapelketak
Ekitaldian, Unibertsitateen arteko Espainiako txapelketetan parte hartutako ikasleak ere saritu zituzten. Zehazki, Unibertsitateen arteko Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartzeagatik, honako hauek jaso zuten aintzatespena: Íñigo Elizari Olaiz (Ingeniaritza Mekanikoko Gradua) eta Goizargi Vidaurre Pérez (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua). Era berean, Unibertsitateen arteko Espainiako Judo Txapelketan parte hartutako ikasle hauek ere aintzatespena jaso zuten: Lucas Fermín Monreal Ciáurriz (Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitza), brontzezko domina irabazteagatik 90 kg-ko kategorian; Paula Beorlegui Osés (Erizaintzako Gradua), zilarrezko domina irabazteagatik 52 kg-ko kategorian; eta Sergio Palacios Calzado (Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua), zilarrezko domina irabazteagatik 52 kg-ko kategorian.


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua