Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gizarte Kontseilua

Hasiera > Gizarte Kontseilua > Gizarte eta Enpresa Foroa

Gizarte eta Enpresa Foroa

Partes de este texto:

Helburuak

Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeak proposatuta, Gizarte eta Enpresa Foroa sortu zuen Gizarte Kontseiluak 2010eko ekainean. Foro hau gizartearen parte-hartzea sustatzeko eta Kontseiluari aholkularitza emateko ingurune bat da, Unibertsitateak gizartean parte har dezan laguntzeko tresna bat. Hauek dira foroaren partaideak: Gizarte Kontseiluaren, errektoretza-taldearen eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren ordezkariak eta Unibertsitatearen inguruko profesional nabarmen batzuk.

Orduz geroztik, bilerak egin dira NUPen hezkuntza-eredua gizartearen beharretara hurbiltzeko moduaz eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko, esate baterako, tituludunen gaitasunak hobetzeko prestakuntza-metodoak martxan jar daitezen, doktoreek enplegu-aukera gehiago izan ditzaten enpresa-munduan eta zientzien eta teknologiaren arloan emakumezkoen presentzia handitzeko.

Gizarte eta Enpresa Foroaren gomendioak Gizarte Kontseiluko batzordeetara bideratzen dira gauzatu ditzaten, edo Unibertsitatearen inguruko instantzia ekonomiko edo politikoetara, edukiaren arabera.