Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Emakume zientzialariak - antzezlana euskaraz

Partes de este texto:

Hipatia de Alejandría

Hipatia de AlejandríaLeyre Catalán Ros es Hipatia de AlejandríaMatematikaria, astronomoa eta filosofoa zen, eta historiako lehen emakume zientzialaritzat jotzen da. IV. eta V. mendeetan bizi izan zen izena ematen dion Egiptoko hirian. Ospe handiko irakaslea izan zen eskola neoplatonikoan, eta ekarpen handiak egin zizkion zientziari, matematika eta astronomiaren alorretan. "Diofantoren 'Aritmetikaren' iruzkina" idatzi zuen.

Diofanto bere matematikari kuttunetako bat zen, aljebrari bultzada erabakigarria eman ziona, eragiketak eta kalkuluak errazten zituzten zeinu matematikoak sortu zituelako. "Taulak edo Kanon Astronomikoa" izeneko lanean Ptolomeok deskribatu zituen astroen mugimenduen analisi matematikoa egin zuen. Gainera, zeru-planisferio bat prestatu zuen, baita likidoak pisatzeko hidroskopio bat ere.hidroscopio para pesar los líquidos.

 

Aktorea: Ana Zabalza Aznarez

 

Subir

Maria Sibylla Merian

Maria Sibylla MerianGurutze Pérez Artieda es Maria Sibylla MerianLehen emakume entomologo enpirikoa izan zen, margolaria izateaz aparte. Merian (Alemania, 1647- Herbehereak, 1717) emakume ekintzaile eta abenturazalea izan zen, baina historiak ez zion justizia egin. Gaur egun entomologia (intsektuen azterketa zientifikoa) modernoaren aitzindarietako bat dela esaten da, oso behaketa zehatzak egin zituelako, eta tximeleten eta beste intsektu batzuen metamorfosiaren deskribapena egin zuelako (deskribatu ez ezik, ilustratu ere egin zuen, gainera).

Bere argitalpen famatuenak Surinamgo intsektuen metamorfosia deskribatzen du. Surinam Holandak Ameriketan zuen kolonia bat zen. Hara egin zuen bidaia XVIII. mendearen hasieran. Obra honen ilustrazioek berebiziko arrakasta eduki zuten garai hartako Europan.

 

Aktorea: Maitane Maisterra Udi

 

Subir

Edith Clarke

Edith ClarkeIdoia San Martín Biurrun es Edith ClarkeEmakume ingeniari hau (AEB, 1883-1959) aitzindaria izan zen elektrizitatearen alorrean, eta Massachusettseko Institutu Teknologikoan (MIT) titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen, hori baino lehenago Matematikan eta Astronomian graduatu zen arren.

Makinentzako software-mota bat garatu zuen, ordenagailu elektroniko digitaletarako bidea prestatu zuena. AEBetan ingeniari elektriko gisa lan egiteko profesionalki kontratatu zuten lehen emakumea izan zen. 25 urtez General Electric enpresan aritu zen lanean. Sistema elektrikoak diseinatzeko arazoei konponbidea aurkitzeko denbora laburrago egin zuten metodo matematikoak garatu eta zabaldu zituen.

Aktorea: Oihane Oneka Mugica

 

Subir

Klara Von Neumann

Klara Von NeumannInformatikari honek (Hungaria, 1911- AEB, 1963) lehen ordenagailu elektronikoetako bat programatu zuen. MANIAC I makinan (lehen ordenagailuetako bat) erabili zen kodea idatzi zuen. John von Neumannek, informatika modernoaren oinarriak deskribatu zituen matematikariak, Julian Bigelow ingeniariarekin batera garatu zuen makina hau. Neumann, hain zuzen, bere lau senarretako bat izan zen.

ENIAC makinaren kontrol berrien diseinuan ere parte hartu zuen. Hau lehen ordenagailu elektronikoetako bat izan zen, eta bera, lehen programatzaileetako bat. Bere lana funtsezkoa izan zen ordenagailuaren bidez egin zen lehen eguraldi-aurreikuspena egiteko. Esperimentu hura, bere garaian, aurrerapen handia izan zen.

Aktorea: Silvia Arazuri Garin

 

Subir

Hedy Lamarr

Hedy LamarrSilvia Díaz Lucas es Hedy LamarrEmakume ingeniari hau (Austria, 1914-AEB, 2000), zeinaren egiazko izena Hedwig Eva Maria Kiesler baitzen, hasieran zinema-aktorea izan zen. Hori dela-eta, Hollywooden bizi izan zen, eta bertan hogeita hamar bat pelikula egin zituen. Asmatzailea zen aldetik, haririk gabeko komunikazioen arloan egin zuen ekarpenik handiena.

Wifi modernoaren oinarria den teknologiaren egileetako bat da. Bere asmakizunaren erabilgarritasuna Estatu Batuen eta Kubaren arteko 1962ko krisian frogatu zen, torpedoak eta komunikazioak kontrolatzeko balio baitzuen. Oraindik erabiltzen da sare mugikorretan, Bluetooh gailuetan eta wifian.

Aktorea: Nazareth Torres Molina

 

Subir

Margarita Salas

Margarita SalasMargarita Salas Falgueras biokimikaria (Canero, Asturias, 1938-Madril, 2019), Zientzietan doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Kimikan lizentziaduna, Severo Ochoa Nobel saridunaren lankidea izan zen Estatu Batuetan. Severo Ochoa izan zen haren doktoretza ondoko lanaren zuzendaria 1964tik 1967ra bitartean New Yorkeko Unibertsitatean. Eladio Viñuela senarrarekin batera (1937-1999), ikerketa espainiarra bultzatu zuen biokimikaren eta biologia molekularraren arloetan.

1968 eta 1992 artean, Genetika Molekularreko irakasle izan zen Unibertsitate Konplutentsean, eta, 1974az geroztik, Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan (CSIC) egin zuen lan. Zentro horren zuzendari izateko iritsi zen, eta “ad honorem” izendatu zuten. Bere ikerketa-proiektu ugarien artean, ezagunena, eta bere bizitza profesionalaren zati handi bat hartu zuena, “phi29” bakteriofagoarekin zerikusia duena izan zen. Birus horren DNA polimerasa aurkitu zuen (entzima bat), ingeniaritza genetikoan eta bioteknologian erabilgarria, eta CSICeko patenterik errentagarriena bihurtu zen.

Espainiako eta nazioarteko zientzia elkarte eta institutu garrantzitsuenetako kidea izan zen, baita argitalpen zientifiko nabarmenen argitalpen-kontseilukoa ere. “Honoris causa” doktoretza eta sari ugari jaso zituen bere lanagatik. 2007an, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko lehen emakume espainiarra izan zen

Aktorea: Kizkitza Insausti Barrenetxea

Subir