Hasiera > Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut > Emakume zientzialariak
Matematikaria, astronomoa eta filosofoa zen, eta historiako lehen emakume zientzialaritzat jotzen da. IV. eta V. mendeetan bizi izan zen izena ematen dion Egiptoko hirian. Ospe handiko irakaslea izan zen eskola neoplatonikoan, eta ekarpen handiak egin zizkion zientziari, matematika eta astronomiaren alorretan. "Diofantoren 'Aritmetikaren' iruzkina" idatzi zuen.
Diofanto bere matematikari kuttunetako bat zen, aljebrari bultzada erabakigarria eman ziona, eragiketak eta kalkuluak errazten zituzten zeinu matematikoak sortu zituelako. "Taulak edo Kanon Astronomikoa" izeneko lanean Ptolomeok deskribatu zituen astroen mugimenduen analisi matematikoa egin zuen. Gainera, zeru-planisferio bat prestatu zuen, baita likidoak pisatzeko hidroskopio bat ere.hidroscopio para pesar los líquidos.
Aktorea: Leyre Catalán Ros
Lehen emakume entomologo enpirikoa izan zen, margolaria izateaz aparte. Merian (Alemania, 1647- Herbehereak, 1717) emakume ekintzaile eta abenturazalea izan zen, baina historiak ez zion justizia egin. Gaur egun entomologia (intsektuen azterketa zientifikoa) modernoaren aitzindarietako bat dela esaten da, oso behaketa zehatzak egin zituelako, eta tximeleten eta beste intsektu batzuen metamorfosiaren deskribapena egin zuelako (deskribatu ez ezik, ilustratu ere egin zuen, gainera).
Bere argitalpen famatuenak Surinamgo intsektuen metamorfosia deskribatzen du. Surinam Holandak Ameriketan zuen kolonia bat zen. Hara egin zuen bidaia XVIII. mendearen hasieran. Obra honen ilustrazioek berebiziko arrakasta eduki zuten garai hartako Europan.
Aktorea: Gurutze Pérez Artieda
Ada Byron (Ingalaterra, 1815-1852) historiako lehen emakume programatzailea izan zen, eta ezaguna da baita ere Lord Byron poetaren alaba zelako. Gaur egun aitortzen da hura izan zela makina batek prozesatu beharreko lehen algoritmoa sortu zuena. Ingelesera itzuli zuen frantsesezko aldizkari batean agertu zen dokumentu bat, Charles Babbage zientzialariaren asmakizun bati buruzkoa. Artikulu hark "Makina analitikoa" izena zuen, eta ordenagailu modernoen aurrekari bat zen.
Ada Byronek zenbait ohar gaineratu zizkion itzulpenari, eta horrela makina analitikoan exekutatzen ahal ziren lehen programak sortu ziren. Bere oharretan txartel zulatuen sistema agertzen zen, eta sistema hori izan zen XX. mendearen erdialdean lehen ordenagailuak programatzeko erabili zena.
Aktorea: Edurne Barrenechea Tartas
Emakume hau (Errusia, 1850-Suedia, 1891) matematikaria eta astronomoa izan zen. Matematikan doktoretza egin zuen lehen emakumea izan zen, eta unibertsitateko irakaslea izatera iritsi zen (Stockholmeko Unibertsitatean, orduantxe sortu berri zena), nahiz eta orduan Europan goi mailako hezkuntzako erakunde bakar batek ere ez onartu emakumerik irakasle izateko. Bere ikerketak analisi matematikoari buruzkoak izan ziren. Bere izena historian sartu da Cauchy-Kovaleskaya Teoremarengatik. Funtzio abeldarren teorian espezializatu zen.
Matematikaren arloan, arrakastarik handiena solido batek puntu finko baten inguruan egiten duen errotazioari buruzko ikerketa batekin lortu zuen. Pariseko Zientzien Akademiako Bordin Saria lortu zuen lan horrekin. Literatur lanak ere idatzi zituen.
Aktorea: Alicia Martínez Ramírez
Kimikaria eta fisikaria izan zen (Polonia, 1867 - Frantzia, 1934), eta bi Nobel sari bi espezialitatetan (fisika eta kimika) lortu zituen lehen pertsona izan zen. Gainera, erradioaktibitatearen alorrean aitzindari izan zen.
Fisikan eta Matematikan lizentziaduna izan zen Pariseko Sorbonan (Frantzia). Han ezagutu zuen Pierre Curie Kimika irakaslea. Harekin ezkondu zen, eta harekin garatu zituen bere ikerketak. Pierre Curierekin bi elementu erradiaktibo aurkitu zituen: polonioa eta radioa. I. Munduko Gerran, lehen zentro erradiologikoak sortu zituen erabilera militarrerako. Curie Institutua ere sortu zuen, Parisen eta Varsovian (Polonia).
Aktorea: Patricia Aranguren Garacochea
Emakume matematikari hau (Alemania, 1882-AEB, 1935) aljebra modernoaren amatzat hartua izan da, eraztunei eta gorputzei buruzko teoriengatik. Alabaina, zientziari egin zizkion ekarpenak ez dira bakarrik Matematikaren eremukoak. Bere lana funtsezkoa da fisikaren teoria guztiak ulertzeko, erlatibitatearena ere barne. Izan ere, Albert Einsteinek esan zuen "Matematikako jenio" bat zela.
Fisikan, Noëtherren teorema ospetsuak sistemen simetriaren eta sistema horietan berorietan gordetzen den energia-kantitatearen arteko konexio funtsezkoa azaltzen du. Teorema hau kontzeptuz oso erraza da, baina matematikaren aldetik oso konplikatua, eta batzuek esan izan dute "munduko teoremarik ederrena" dela.
Aktorea: Marisol Gómez Fernández
Emakume ingeniari hau (AEB, 1883-1959) aitzindaria izan zen elektrizitatearen alorrean, eta Massachusettseko Institutu Teknologikoan (MIT) titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen, hori baino lehenago Matematikan eta Astronomian graduatu zen arren.
Makinentzako software-mota bat garatu zuen, ordenagailu elektroniko digitaletarako bidea prestatu zuena. AEBetan ingeniari elektriko gisa lan egiteko profesionalki kontratatu zuten lehen emakumea izan zen. 25 urtez General Electric enpresan aritu zen lanean. Sistema elektrikoak diseinatzeko arazoei konponbidea aurkitzeko denbora laburrago egin zuten metodo matematikoak garatu eta zabaldu zituen.
Aktorea: Idoia San Martín Biurrun
Informatikari honek (Hungaria, 1911- AEB, 1963) lehen ordenagailu elektronikoetako bat programatu zuen. MANIAC I makinan (lehen ordenagailuetako bat) erabili zen kodea idatzi zuen. John von Neumannek, informatika modernoaren oinarriak deskribatu zituen matematikariak, Julian Bigelow ingeniariarekin batera garatu zuen makina hau. Neumann, hain zuzen, bere lau senarretako bat izan zen.
ENIAC makinaren kontrol berrien diseinuan ere parte hartu zuen. Hau lehen ordenagailu elektronikoetako bat izan zen, eta bera, lehen programatzaileetako bat. Bere lana funtsezkoa izan zen ordenagailuaren bidez egin zen lehen eguraldi-aurreikuspena egiteko. Esperimentu hura, bere garaian, aurrerapen handia izan zen.
Aktorea: Aránzazu Jurío Munárriz
Emakume ingeniari hau (Austria, 1914-AEB, 2000), zeinaren egiazko izena Hedwig Eva Maria Kiesler baitzen, hasieran zinema-aktorea izan zen. Hori dela-eta, Hollywooden bizi izan zen, eta bertan hogeita hamar bat pelikula egin zituen. Asmatzailea zen aldetik, haririk gabeko komunikazioen arloan egin zuen ekarpenik handiena.
Wifi modernoaren oinarria den teknologiaren egileetako bat da. Bere asmakizunaren erabilgarritasuna Estatu Batuen eta Kubaren arteko 1962ko krisian frogatu zen, torpedoak eta komunikazioak kontrolatzeko balio baitzuen. Oraindik erabiltzen da sare mugikorretan, Bluetooh gailuetan eta wifian.
Aktorea: Silvia Díaz Lucas
Margarita Salas Falgueras biokimikaria (Canero, Asturias, 1938-Madril, 2019), Zientzietan doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Kimikan lizentziaduna, Severo Ochoa Nobel saridunaren lankidea izan zen Estatu Batuetan. Severo Ochoa izan zen haren doktoretza ondoko lanaren zuzendaria 1964tik 1967ra bitartean New Yorkeko Unibertsitatean. Eladio Viñuela senarrarekin batera (1937-1999), ikerketa espainiarra bultzatu zuen biokimikaren eta biologia molekularraren arloetan.
1968 eta 1992 artean, Genetika Molekularreko irakasle izan zen Unibertsitate Konplutentsean, eta, 1974az geroztik, Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan (CSIC) egin zuen lan. Zentro horren zuzendari izateko iritsi zen, eta “ad honorem” izendatu zuten. Bere ikerketa-proiektu ugarien artean, ezagunena, eta bere bizitza profesionalaren zati handi bat hartu zuena, “phi29” bakteriofagoarekin zerikusia duena izan zen. Birus horren DNA polimerasa aurkitu zuen (entzima bat), ingeniaritza genetikoan eta bioteknologian erabilgarria, eta CSICeko patenterik errentagarriena bihurtu zen.
Espainiako eta nazioarteko zientzia elkarte eta institutu garrantzitsuenetako kidea izan zen, baita argitalpen zientifiko nabarmenen argitalpen-kontseilukoa ere. “Honoris causa” doktoretza eta sari ugari jaso zituen bere lanagatik. 2007an, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko lehen emakume espainiarra izan zen
Aktorea: Nora Millor Muruzábal
Margaret Hamilton zientzialari konputazionala eta matematikaria izan zen (Paoli, Indiana, Estatu Batuak, 1936), eta aitzindaria programazio informatikoaren arloan. Berak diseinatutako programa bat erabili zuten gizakia Ilargira eraman zuen Apolo 11 misioan. Sendotasun baldintzetan eta akatsekiko tolerantzian oinarritutako ikuspegia zuen, eta, horri esker, akats kritiko bat egitea saihestu ahal izan zuen ilargiratu baino bost minutu lehenago. NASAren Exceptional Space Act Award sariaz gain, 2006an Askatasunaren Domina Presidentziala jaso zuen, Estatu Batuetan zibil bati ematen ahal zaion errekonozimendurik handiena..
Aktorea: Amalia Ortiz Nicolás