Industria Teknologietako Ingeniaritzan graduatu zen NUPen, eta han egin zituen Industria Ingeniaritzako Masterra eta Doktoretza. Energia Berriztagarriak Nafarroan Sustatzeko Elkarteko burua ere izan da (APERNA), zeina NUPeko Energia Berriztagarrien Katedrari baitago lotua. Smart Cities (SCI) Institutuko kidea da.
Leyre Hipatia de Alejandría da
Industria Ingeniaritzan tituluduna da, eta doktorea NUPen espezialitate honetan. Smart Cities (ISC) Institutuko ikertzailea da eta Ingeniaritza Saileko irakaslea. Ingeniaritza Termikoa eta Jariakinena ikerketa taldeko kidea da.
Gurutze Maria Sibylla Merian da
Informatikan lizentziaduna da (Aplikazioen adarrean) Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktorea NUPen.ISC Institutuko ikertzailea da, eta Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakaslea. Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbildua (GIARA) ikerketa taldearen barruan garatzen du bere ikerketa-lana.
Edurne Ada Lovelace da
Telekomunikazio Ingeniaritzako titulua lortu zuen NUPen, eta bertan defenditu zuen doktoretza tesia.InaMat Institutuan eta Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean lan egiten du. Aljebra: aplikazioak ikerketa taldeko kidea da.
Alicia Sofia Kovalévskaya da
NUPen egin zituen, hurrenez hurren, Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazio-naleko Masterra eta doktoretza. ISC Institutuko ikertzailea da, eta irakaslea da Ingeniaritza Sailean. Ingeniaritza Termikoa eta Jariakinena ikerketa taldeko kidea da.
Patricia Marie Sklodowska-Curie da
Matematikan lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean eta Matematikan doktorea NUPen. InaMat Institutuan ikertzaile eta Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean irakasle lan egiten du. Aljebra: aplikazioak ikerketa taldeko kidea da.
Marisol Emmy Noëther da
NUPen Industria Ingeniaritzako Masterra lehen, eta gero Energia Berrizta-garrietako Masterra: Sorkuntza Elektrikoa ikasi zituen. Eskolak ematen ditu Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean, eta ISC Institutuko ikertzailea da. NUPeko Energia Berriztagarrien Katedrako idazkari teknikoa da. Ingeniaritza Elektrikoa, Potentzia Elektronika eta Energia Berriztagarriak ikerketa taldeko kidea da, eta bertan garatzen ditu bere ikerketa-lanak.
Idoia Edith Clarke da
NUPen hiru titulazio ikasi ditu: Kudeaketako Informatikako Ingeniaritza Teknikoa, Informatika Ingeniaritza eta doktoretza. ISC Institutuko kidea da, baita Estatistika, Informatika eta Matematika Sailekoa eta Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbildua (GIARA) ikerketa taldekoa ere.
Aranzazu Klara Von Neumann da
Telekomunikazio Ingeniaritza egin zuen NUPen. Bertan egin zuen doktoretza, baita ere. ISC Institutuko ikertzailea da, eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko irakaslea. Komunikazio Optikoak eta Aplikazio Elektronikoak ikerketa taldeko kidea da. NUPeko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) zuzendariordea da, eta Zientziaren Lagunen Elkarteko burua.
Silvia Hedy Lamarr da
Honako ikasketa hauek egin zituen, hurrenez hurren, Nafarroako Unibertsitate Publikoan: Telekomunikazio Ingeniaritza, Komunikazioetako masterra eta doktoretza. “Aljebra: aplikazioak” izeneko Ikerketa Taldekoa da, eta, irakasle gisa, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikita dago.
Nora Margarita Salas da
Deustuko Unibertsitatearen ESIDE eskolan Ingeniaritza Informatikoa eta Errealitate Birtualeko Masterra egin ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Ondoz ondo, Ikusizko Elkarrekintzako eta Komunikazioetako Teknologien Zentroan (VICOMTech), ENNE Entertiainment Studios bideojoko enpresan eta VISIONA Control enpresan egin zuen lan. 2008az geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da, eta bertan lanaldi osoan dihardu 2019tik. Smart Cities Institutuko ikertzailea ere bada (SCI).
Amalia Margaret Hamilton da