Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Antzezleak - antzezlana euskaraz

El reparto de "yo quiero ser científica" al completo

Partes de este texto:

Ana Zabalza Aznarez

Nekazaritzako Ingeniaritzako doktorea da NUPen, eta Belar Txarren Ikerketarako Espainiako Elkarteko (SEMh) burua da 2022az geroztik. Hainbat herbizida motarekiko erresistenteak diren belar txarren prozesu fisiologikoen azterketan zentratu du bere ikerketa jarduera. IMABeko “Landare Fisiologia eta Nekazaritzako Biologia” ikerketa-taldekoa da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzeko proben koordinatzailea izan da 7 urtez. 

Ana Hipatia de Alejandría da

Subir

Maitane Maisterra Udi

Kimika Organikoan doktorea NUPen, masterra du produktu naturalen farmazian eta kimikan. Haren ikerketa jarduera zentratzen da produktu naturalen ikerketan sendagai modura aplikatzeko, eta nekazaritzako eta basogintzako hondakinei balioa ematean konposatu kimiko interesgarriak lortzeko. 

Maitane Maria Sibylla Merian da

Subir

Oihane Oneka Mugica

Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan Graduatua eta NUPeko Nekazaritza Ingeniaritzako masterduna da, eta hiru urtez aritu da ikertzaile-lanetan NUPen mahastizaintzaren eta frutagintzaren arloan. Egun sektore pribatuan garatzen du bere jarduera

Oihane Edith Clarke da

Subir

Silvia Arazuri Garín

Baratzezaintza, Frutagintza eta Lorezaintzako Ingeniaritza Teknikoa eta Nekazaritzako Ingeniaritza egin zituen NUPen. Arlo horretako doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta irakasle-lanetan aritzen da han, batez ere nekazaritzako motorrekin eta mekanizazioarekin lotutako irakasgaietan.  Bere ikerketa-jarduera zentratu du espektroskopiaren eta irudi hiperespektral ikusgarri eta infragorriaren aplikazioan, batez ere mahastietan agente biotiko eta abiotikoek eragindako kalteak garaiz detektatzeko. Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoaren zuzendaria eta AN Katedraren zuzendaria izan da.

Silvia Klara Von Neumann da

Subir

Nazareth Torres Molina

Biologiako eta Ingurumeneko doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, eta 2021ean hasi zen NUPen. Egun Ramón y Cajal ikertzailea da, eta Frutagintza eta Mahastizaintza Aurreratuak taldeko eta IMABeko kidea. Sabater 2023 Saria eta Young Plant Scientist Award 2023 jaso ditu, eta bere ikerketa-jarduerarekin lotutako materialei buruzko hainbat dibulgazio-jarduera, lantegi eta hitzalditan parte hartu du.

Nazareth Hedy Lamarr da

Subir

Kizkitza Insausti Barrenetxea

Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko eta Nekazaritzako Ingeniaritzako tituluduna da eta espezialitate horretako doktorea NUPen. Eskolak ematen ditu Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIBGMET), Animalia Ekoizpena arloarekin lotutako ikasgaietan. NUPeko ISFOOD institutuko "Animalia Ekoizpena, Nutrizioa eta Elikagaien Zientzia" ikerketa-taldean garatzen du bere ikerketa-lana.

Kizkitza Margarita Salas da

Subir