Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Liburutegia

Informazio puntua eta Baliabide Zentroa

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren zerbitzuko esparru bat da, eta hainbat baliabidez hornitua dago hizkuntzak ikasteko. Bi eremutan banatua dago:

1. SOLAIRUA: ARGIBIDEAK, KONTSULTA ETA MAILEGU ZERBITZUA

Jendearentzako orduak

Kontsulta zerbitzua: material didaktikoak kontsultatzeko eremua, ondoko hauek besteak beste:

  • Fitxa didaktikoak, hizkuntzen, mailaren eta hizkuntza-trebetasunen arabera banatuak.
  • Hiztegiak eta gramatika-liburuak.
  • Hizkuntzen azterketa ofizialak berariaz prestatzeko probak
  • Hizkuntzen hemeroteka
  • OBestelako material didaktiko osagarriak

Mailegu zerbitzua:

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian matrikulaturiko ikasleek eskura dute mailakatutako irakurgaiak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzu bat, hizkuntza ikastearen osagarri.

Kontsultatu mailegu araudia

Materiala erosteko, ikasleek egindako iradokizunak kontuan hartu ahalko dira.

Iradokizunak

2. SOLAIRUA: MULTIMEDIA IKASGELA

Gela honetan informatika-tresnak daude eskura, behar bezala prestatuak hizkuntzen ikasketa osatzeko: multimedia-softwarea, programa didaktikoak eta NireIkasgelategia on-line plataformaren baliabideak, bai eta internet helbide interesgarrietan sartzeko konexioa ere.

Multimedia Ikasgelan, bestalde, badago berariazko tresneria duen gela bereizi bat, sarean lanak egiteko, ikastaro semipresentzialaren talde saioetarako. Aipatu ikastaroetan ari diren ikasleak sar daitezke aipatu gelan, ez beste inor, saioaren orduetan, eta irakasle-tutore arduradunarekin.

A3U - Alumni

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia
Sario Eraik., 3. Moduloa
Arrosadiko campusa
31006 - Pamplona-Iruña
Tel. +34 948 16 9791
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua