Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kokapena, nola iritsi

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia Arrosadiko campuseko Sario eraikinean dago.

El Sario

Orientabide modura, hemen kontsultatzen ahal duzu Unibertsitateko campusaren planoa: www.unavarra.es/conocer/plano.htm
 

NOLA IRITSI

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa Iruñeko hegoaldean dago, Arrosadian. Campusa zuzenean dago lotua hirigunearekin, eta, ingurubideko errepideetatik hurbil dagoenez, erosoa da Iruñerriko edozein tokitatik iristea NUPera.


GPS koordenatuak (Sario eraikina):

Latitudea: 42.79596167219211 (42º 47' 45.46" I)

Longitudea: -1.6314779153442486 (1º 37' 53.32" M)

 

Ibilgailuan iristeko:

Unibertsitatera hegoaldeko sarreratik sartzeko (Bartzelonako, Zaragozako, Madrilgo, Huescako eta aireportuko bideek bat egiten duten sarreratik), lehenbizi merkataritza-gunearen biribilgunetik eskuin hartu behar duzu, eta gero, hiriranzko bidean, Errektoretzako biribilguneraino segitu.

Mendebaldetik sartuz gero (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Logroño...), Nafarroa etorbidetik (mendebaldeko lehengo saihesbidetik), etorbidea bukatzen denean eta hegoaldeko irteeran estutzen denean, hiru argibide ikusiko dituzu: “Madril - Zaragoza” erdian, “Cordovilla” eskuinean, eta “Frantzia - Hiriaren erdialdea”, ezkerrean. Azken hori hartu beharra dago, eta, pasabide goratuaren azpitik gurutzatuta, zuzen jarraitu biribilguneraino. Han, eskuinera biratu (Sadar kalean), eta futbol estadioaren aurretik pasatuko zara. Hurrengo biribilgunea igarota aurkituko duzu Sario eraikinaren aparkalekua.

 

Hiri barneko garraioan iristeko:

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Sario eraikinera ailegatzeko, hiriko zenbait autobus hartzen ahal dira:

  • 1., 6. eta 9. lineak: Arrosadiko campuseko ikasgelategian gelditzen dira.
  • 11. linea: Sario eraikinean gelditzen da. 

Iruñeko hiri barneko autobusen ordutegi eta ibilbideei buruzko informazio gehiago, hemen: www.mcp.es/tuc/index.asp

A3U - Alumni

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia
Sario Eraik., 3. Moduloa
Arrosadiko campusa
31006 - Pamplona-Iruña
Tel. +34 948 16 9791
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua