Hasiera > Jarduerak
Joan den asteartean, otsailaren 25ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko (ETSIIIT) 35 ikaslek bisita egin zuten Grupo Jofemarrek Azkoienen dituen instalazioetara. Teknologia Elektronikoko Katedrak antolatutako jarduera horri esker, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten konpainiaren fabrikazio-prozesuak eta garapen teknologikoa, baita vending sektorean, ordainketa-sistemetan eta mugikortasun elektrikoan dituzten aplikazioak ere.
Jofemar 50 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa nafarra da, banaketa automatikoan, ordainbideetan eta biltegiratze energetikoan soluzio aurreratuen diseinuan eta fabrikazioan espezializatua. 80 herrialdetan baino gehiagotan dago konpainia, eta berrikuntza eta garapen teknologikoan erreferente gisa finkatu da, digitalizazioaren eta produktu eta zerbitzuen iraunkortasunaren alde eginez.