Hasiera > Jarduerak
Bisita bat antolatu da martxoaren 26rako (asteartea) Azkoiengo FALCÓN ELECTRÓNICA eta AZKOYEN enpresen instalazioak ezagutzeko. Enpresa horiek, hurrenez hurren, txartel elektronikoak muntatzen eta vending makinak nahiz ordainketa-sistemak diseinatzen dituzte. Autobusa egonen da bisitara joateko; 07:15ean abiatuko da Ikasgelategiaren aurreko geltokitik, eta 15:00etan itzuliko da. 10 lagunentzako tokia egonen da.
Parte hartu nahi dutenek martxoaren 21a baino lehen bete behar dute inprimakia. Tokiak inskripzioaren hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Eguna: 2024ko martxoaren 26a, asteartea
Inskripzioa: https://forms.office.com/e/Ws4Vs98HM5
Agenda:
07:15 - Iruñetik abiatu, Ikasgelategiaren aurreko geltokitik
08:00 - FALCÓN ELECTRÓNICA enpresa bisitatu
11:00 - AZKOYEN enpresara joan eta atseden txiki bat hartu
11:15 - AZKOYEN enpresa bisitatu
14:15 - Iruñerantz abiatu
15:00 - Iruñera iritsi