Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

Cansat jardunaldia

CanSat erronka Europako Espazio Agentziaren ekimen bat da, Europa osoko ikasleei desafio egiten diena freskagarri lata baten tamainako satelite txiki bat eraiki eta aireratu dezaten. Iruñeko Planetarioak eta Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak (IITIGMET) jardunaldi bat antolatu dute, eta haren helburu nagusia ekimen hori ezagutzera ematea eta taldeek erronkari aurre egiteko ideiak NUPeko ikertzaileekin partekatzea da. Horrez gain, parte hartzen duten taldeei NUPen egindako jarduerak aurkeztu nahi zaizkie, irakaskuntzakoak zein ikerkuntzakoak, modu batean edo bestean jarduera horrekin lotuak daudenak.

Parekoen topaketari dagokionez, talde bakoitzak stand txiki bat izanen du. Taldeek ahozko azalpen labur bat prestatu beharko dute standera hurbiltzen diren ikertzaileei bigarren mailako misiorako planteatu dituzten helburuak eta helburu horiei maila teknologikoan aurre egiteko pentsatu duten modua azaltzeko. Bestalde, ikertzaileek feedbacka emanen diete taldeei, eta beren ikerketa-ildoak labur azaltzeko aukera ere izanen dute. Jarduerak ordubete inguru iraunen du, eta, beraz, talde bakoitzak zenbait ikertzailerekin partekatzen ahalko ditu bere helburuak.

Tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (IITIGMETeko ekitaldi aretoa, Haginak eraikineko beheko solairua)

Eguna: 2024ko otsailaren 20a, asteartea

Agenda:

16:30-16:40: Jardunaldien hasiera (IITIGMET)
16:40-17:30 Askotariko gaiei buruzko hitzaldi laburrak NUPen garatutako jarduerei buruz
    Lebitazio akustikoa
    Miura satelite-jaurtigailuaren antenak diseinatzen
    Zer egiten du zu bezalako irrati-teleskopio batek hau bezalako unibertsitate publiko batean?
    Zaindari: etxerako zibersegurtasuna made in Navarra
    Elektronika eta bere aplikazioak: deskubritzeke dagoen mundua
17:30-18:30 Parekoen topaketa: CanSat taldeak eta NUPeko ikertzaileak
18:30-19:00 Jardunaldiaren amaiera eta otamena