Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Jarduerak

Jarduera orokorrak

  1. Nafarroako Parlamentuko Iritzi Publikoaren Barometroa.
    Beste erkidego batzuekin alderatzeko adierazle estandarizatuak erabiltzea, konparazio esparru ezin hobea erabiliz Nafarroako politika publikoaren eta Foru Komunitateko bizimoduaren balioa azpimarratzeko.
    Joerak detektatzeko aukera emanen duen iritzi esparru egonkor bat ezartzea, arlo publikoaren kudeatzaileei proiekzio gaitasuna emanen diena.
    Gaurkotasuna kudeatzea gaur egun Europako, Espainiako eta Nafarroako herritarrak kezkatzen dituenarekin lotutako adierazleen bidez.
    Hiru alderdiak aldizkakotasun erregularreko inkesta adierazgarrietan bilduko dira, gai finko batzuekin –gizartearen bilakaera ikusteko aukera ematen dutenak–, gaurkotasun politiko eta sozialaren araberako gai aldakorrekin batera.
    Adibide gisa, 2016ko neurketan gai hauek landu ziren:
     
    • Nafarroako egoera ekonomiko eta politikoaren eta beste arazo batzuen balorazioa.
       
    • Nafarroako gizartearen interes politikoa eta komunikabideen erabilera esparru horretan.
       
    • Nafarroaren nortasun sentimendua eta autonomia maila.
       
    • Parlamentuari eta hura osatzen duten organoei buruz: ezagutza, konfiantza...
       
    • Hauteskundeen emaitzaren estimazioa hauteskunde autonomikoak berriz eginez gero.
       
  2. Interes sozialeko azterlanak egitea, gai horietan inplikatutako erakundeekin hitzartuta.
  3. Gizarte berrikuntzako gaiei buruzko prestakuntza espezifikoa eskaintzea graduondoko ikasleei, profesionalei eta politika publikoetako arduradunei.
  4. Ikerketa-azpiegitura bat sortzea espediente akademikorik hoberena duten ikasleek graduko eta graduondoko praktikak egin ditzaten.
  5. Katedraren jarduerei buruzko aholkularitza profesionaleko zerbitzuak bultzatzea.
  6. Gradu edo master amaierako lanik hoberenaren sari bat sustatzea, Katedra izena izanen duena.
  7. Katedraren esparruan egindako ikerketen zabalkundea egitea.
  8. Ikerketen bidez errealitate sozialari buruz bildutako datuen artxiboak zaintzeko zerbitzu bat sortzea, Nafarroako Errealitatearen Behatokia izanen denaren zerbitzura.
  9. Politika aplikatuari buruzko prestakuntza ematea egungo politikaren analisi kritikoa egiteko gaitasuna emateko, eta politikak sortzen dituen zalantzak argitzen laguntzea.

Anuncios por año:

  • Actividades concretas 2018
Harremanetarako: Vidal Díaz de Rada
Iritzi Publikoari eta Berrikuntza Sozialari buruzko Parlamentuaren eta NUPen Katedra.
Magnoliak eraikina
Tel. (+34) 948 16 6204
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua