Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hitzarmen baten bidez sortu zen..
Honako helburu hauek ditu:
- emakumeek zientzian eta teknologian parte har dezaten bultzatzea,
- STEM titulazioetako emakumeen kopurua handitzea (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren siglak ingelesez),
- eta arlo horietan iker dezatela eta genero ikuspegia txerta dezatela sustatzea.