Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren astea

Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko III. Jardunaldia

2021eko urriaren 20tik azaroaren 10era Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko III. Jardunaldiak eginen dira, eta, horien kariaz, dibulgaziozko bi hitzaldi izanen ditugu, zein baino zein interesgarriagoa, eta bi mahai-inguru gonbidatu bikain batzuekin. Gainera, azkeneko egunean, azaroaren 10ean (asteazkena), Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko Ikasketen Amaierako Lanen III. Poster Lehiaketaren sariak banatuko dira,.

Jardunaldiak presentzialak izanen dira, Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra aretoan, eta zuzenean emanen dira NUPek YouTuben kulturarako eta zabalkuntzarako duen kanalean.

Hau da jardunaldien programa:

Hemen ere deskargatzen ahal duzu PDF formatuan, bai gaztelaniaz bai euskaraz.