Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

NUP-eko Energia Berriztagarrien Katedrak diplomak eman dizkie Ingeniaritzako hiru masterretako 26 ikasleri

Horrela, aintzatespena eman zaie beren ikasketen amaierako lanak Ingeteam, Siemens Gamesa Renewable Energy, Nordex Acciona WindPower, STI Norland eta CENER enpresetan egin dituztenei

2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan beren ikasketen amaierako lana Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Energia Berriztagarrien Katedran egin duten Ingeniaritzako hiru masterretako 26 ikaslek diplomak jaso dituzte Arrosadiko campuseko (Iruñea) Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan (IITIGMET) egindako ekitaldi batean. Katedra hori lankidetza egonkorrerako eremu bat da, hauen artekoa: Unibertsitatea, sektorean puntakoak diren bost enpresa (Acciona Energía, Nordex Acciona WindPower, Siemens Gamesa Renewable Energy, Ingeteam eta STI Norland) eta CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala).

Katedraren hamabi urte hauetan Ingeniaritzako 241 ikaslek egin dituzte beren karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak lehen aipatutako bost enpresetan eta CENERen. Urte horietan, entitate horiek Katedraren jarduerak finantzatu dituzte milioi bat euro baino gehiago jarriz.

Diplomak banatzeko ekitaldian Francisco Javier Arregui San Martín NUPeko Ikerketako errektoreordea, Javier Goicoechea Fernández IITIGMETeko zuzendaria, Pablo Sanchis Gúrpide Katedrako zuzendaria eta Idoia San Martín Biurrun Katedrako idazkari teknikoa izan ziren. Ana Burusco Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko Departamentuko zuzendari nagusia ere bertan izan zen, baita masterretako irakasleak eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak ere. Beren diplomak jaso zituzten ikasleak Industria Ingeniaritzako, Energia Berriztagarrietako eta Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterra egiten ari dira.

Foto grupo

 

Ikasleen zerrenda

Energia Berriztagarrien Katedran 2020-2021 ikasturtean master amaierako lana egin duten ikasleak hauek dira, alfabetoaren hurrenkeraren arabera: Víctor Aldunate Ozcariz, Edison Aushay Cahuana, Aurelio Cascales Gómez, Julen Garacochea Sáenz, Naiara Goñi Pérez, Naiara Goñi Robles, Ohiane Huarte Sola, Anne Jaen Pérez, Sergio Jauregui Vizcay, Santiago Miquelez Zabalegui, Mikel Muguiro Mariñelarena, Xabier Olcoz Martínez, Iñaki Oloriz Lara, Sergio Ozcoidi Rey, Belén Sala García, Mikel Santos Ibañez, Iñigo Vilella San Martín, Enrique Viniegra García eta Pablo Zorrilla Echeverria. 

Bestalde, 2021-2022 ikasturtean ikasle hauek egin dute lan horren defentsa: Ander Aguirre Martín, Ainhoa Albistur Ahechu, Aitor Alzugaray Zubiri, Gabriel Arangoa Altuna, Nerea Arriazu Ramos, David Bretos Arguiñera, Xabier Egea Urra, Fernando Elhordoy Sanguinetti, Jorge Fuentes Urabayen, Iñigo Garatea Alcázar, Pablo Guillén Baztán, Sara Hlimi, Iñigo Lasarte Lasarte, Jessica Lombana González, María Lasheras Artieda, Sabino Liébana López, Gregorio Olivares Casero, Javier Oquiñena Iturria, Ane Pérez Ibarrola, Joaquín Recalde Domínguez, Iñigo Sabuki Arenaza, Iñaki San Juan Gárate, Adolfo San Martín Lacunza, Luis Tambo Gracia, Aitor Turumbay Olaechea, Juan Valencia Leoz, Andrea Vizcay Goñi eta Ane Zugazagoitia Mas. 

https://www2.unavarra.es/gesadj/seccionActualidad/Fotos-Notas-Prensa/2022/07/04/renovables-grande.jpg


Energia Berriztagarrien Katedra
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Haginak eraikina (Arrosadiko Campusa)
31006 Iruñea
Tel. (+34) 948 16 93 30
Fax. (+34) 948 16 92 81
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua