Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurkezpena

Tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda

 

2023-2024 IKASTURTEAN MAL-A EGITEKO ESKAERA EGITEKO PROZEDURA:

- Deialdiaren oinarriak

   Deialdiaren oinarrietako 4.3 puntuan adierazten den bezala, dokumentu hauek dira beharrezkoak MALaren eskaera egiteko:

- Eskabide-orria. Eskatzaileak bertan adierazi beharko du zer proiektu egin nahi duen. Bat baino gehiago hautatu baditu, lehentasunaren arabera ordenatu beharko ditu.

Unibertsitateko ikasketen ziurtagiria, masterrean sartzeko erabili zen titulazioan lortutako kalifikazioekin. Ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin dituztenak salbuetsita daude ziurtagiria aurkeztetik.

 -  Curriculum vitaea eta aurkezten dituen merezimenduen egiaztagiriak.

        Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkezten ahalko dira, gehienez ere azaroaren 7an. Eskabideak aurkezteko prozedurari buruzko informazioa esteka honetan dago eskuragai:

Energia Berriztagarrien Katedraren egoitza elektronikoa

 Katedrak MALa egiteko bi modalitate eskaintzen ditu:

    A modalitatea: NUPeko tutore prestatzailea dutenak

    B modalitatea: NUPeko tutore prestatzailerik ez dutenak

A modalitatean, NUPeko tutorea tutore “prestatzailea” da, hau da, laguntza eta tutoretza aktiboak ematen dizkio ikasleari. Ikasleak, halaber, beste tutore bat du enpresan.

B modalitatean, tutore “prestatzailea” enpresako tutorea da, eta NUPeko tutoreak MAL baten alderdi generikoetan soilik gidatzen du ikaslea.

 Bi modalitateetan, ikaslea maiz eta modu intentsoan egoten da harremanetan enpresarekin.

- Deialdi honetako MALen eskaitza.

Energia Berriztagarrien Katedra
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Haginak eraikina (Arrosadiko Campusa)
31006 Iruñea
Tel. (+34) 948 16 93 30
Fax. (+34) 948 16 92 81
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua