Hasiera > Iragarki ohola
Edizio honetan, taldeek proiektu bat aurkeztu behar izan dute Arrosadiko campusa berriztagarri, jasangarri eta adimendun bihurtzeko
Martxoaren 16an eta 17an, 2023ko Energia Berriztagarrien inguruko Desafioa egin zen NUPen, Energiaren X. Astearen barrenean, eta masterreko ikasle hauek osatutako taldea izan zen irabazlea: Maren Bustamante Romeo, Julen Calvo Ruiz, Nerea Ciaurriz Sola, Andrea Aristu Echávarri, Celia Guerrero Ortiz, Marcos Álvarez Echarri, Borja Velázquez Lafuente, David Urbiola Sáez, Lorea Barbolla Arregui eta Jon Cerrada Garcés. Aurtengoan, parte-hartzaileek aurre egin behar izan dioten erronka Arrosadiko campusa UPNA GREEN campus bihurtzea izan da, hau da, hura espazio berriztagarri, jasangarri eta adimendun bihurtzeko proiektu bat egin behar izan dute.
Desafioan 81 ikaslek hartu zuten parte, 8 taldetan. Irabazleek diploma bat eta 500 € jaso dituzte, eta accesita (diploma eta 300 euro) kide hauek izan dituen taldeak irabazi du: Ainhoa Moreno Echarri, Javier Aguirre Jauregui, Vadim Coselev Condrea, Oier Chivite Muñoz, Diego Mina Ruiz, Mikel Armendáriz Pascual, Mikel Montero Barrenechea, Xabier Tabar Arocena, Jorge Crespo Melendo eta Martín Cacho Garay.
UPNA GREEN proiektua NUPek Arrosadiko campuserako duen proiektu estrategiko bat da, eta datozen urteetan garatuko da. Zehazki, parte-hartzaileei gehieneko aurrekontu bat eman zaie, eta, harekin, proposamenak egin behar izan dituzte gai hauei buruz: mugikortasun elektrikoa (ibilgailu elektrikoak, bizikletak, patineteak eta abar kargatzeko puntuak), soberakin fotovoltaikoen biltegiratzea, eraikinetako efizientzia energetikoa eta campus adimenduna (sentsoreak eta monitorizazioa).
Erronka horretan Industria Ingeniaritzako eta “Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektronikoa” masterretako lehenbiziko ikasmaila ikasten ari diren ikasleek hartu dute parte. Behin desafioa planteatuta, 24 ordu izan dituzte hari irtenbidea emateko. Proiektuak epaimahai baten aurrean defendatu behar izan dituzte, zeina NUPeko irakasleek eta unibertsitateko Energiaren Astea antolatzen duen Energia Berriztagarrien Katedra osatzen duten erakundeetako kideek osatua baitzen.