Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Artearen eta Zientziaren I. Sariketa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Laboral Kutxa Katedrak antolatu du.

Sariketaren helburua hau da:

Iruñeko La Fábrica de Gomas galerian gehienez hamar artelan erakustea.

Honako sari hauek emanen dira:

  • Lehenbiziko saria: 2.500 euro.
  • Bigarren saria: 1.500 euro.
  • 8 accesit, bakoitza 300 eurokoa.

 

Nork har dezake parte?

Hamasei urtetik gorako artistek edo kolektiboek, edozein genero eta nazionalitatekoek.

Zer bilatzen da?

Artea eta zientzia modu kritiko eta sortzailean uztartzen duten artelanak eta, oraingoan, adimen artifizialen izaerari lotutako alderdi edo gaiak lantzen dituzten artelanak –edozein dela ere adimen artifizialaren kontzepzioa–, baina ez da nahitaezkoa AA tresnak erabiltzea artelana sortzeko prozesuan.

Honako hauek baloratuko dira: artelanaren kontzeptualizazioa, proposamenaren izaera esperimentala, berrikuntza estetikorako gaitasuna eta erabilitako baliabideei buruzko hausnarketa.

Formatu eta euskarri guztiak hartuko dira aintzat, baina La Fábrica de Gomas galeriako espazioaren baldintzak kontuan hartuta, lehentasuna izanen dute paretan iltzatu edo paretaren ondoan jartzen ahal diren artelanek. Ikus-entzunezko artelanak loop moduan erakutsiko dira organizazioak emanen duen monitore batean.

 

Zer egin behar da sariketara aurkezteko?

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute interesdunek eskaera (Artearen eta Zientziaren Sariketa) , Unibertsitatearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eskuratu daitekeen inprimaki normalizatua betez. Halaber, artelanaren irudiak erantsi beharko dituzte, PDF formatuan edo esteka baten bidez.

Noiz?

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 21ean bukatuko da.

2025eko ekainean eginen da erakusketa La Fábrica de Gomas galerian.

Oinarriak eta argibide gehiago

Katedraren webgunean: https://www.unavarra.es/catedra-cultura-cientifica/

NAOko argitalpena: 371/2025 EBAZPENA, 2025eko otsailaren 28koa

Helbide elektronikoa: catedra.divulgacion@unavarra.es

Patrocina

Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko “Laboral Kutxa” Katedra
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea (Nafarroa)
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua