Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

iGEM

International Genetically Engineered Machine

iGEM 2003ko urtarrilean sortu zen ikerketa independenterako MITen lehiaketa gisa. Ekimenak 40 herrialde baino gehiagotara iristea lortu du, eta, ondorioz,  biologia sintetikoari buruzko mundu-mailako lehiaketarik handiena bihurtu da.

iGEM fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde independentea da, eta biologia sintetikoaren, hezkuntzaren eta lehiaren aurrerabidea du ardatz. 

Lehiaketa horretan, gizartearen aurrerapena xede, munduan aurre egin beharreko eguneroko tokiko arazoei aurre egin behar diete ikasleek. Hala, ikasleek biologia sintetikoaren mugak zabaltzen dituzte. Oro har, taldeak unibertsitateko ikasleek osatuak dira, baina badira bigarren hezkuntzako eta graduondoko ikasleek osatutakoak ere.

Diziplina anitzeko talde horiek elkarrekin lan egiten dute beren proiektua diseinatzeko, eraikitzeko, probatzeko eta neurtzeko, biologia molekularreko teknika estandarrak eta parte biologiko trukagarriak erabiliz horretarako. Parte biologiko horiek erregistratuta geratzen direnez, beste talde batzuek aukera dute haiek erabiltzeko, eta horrek aurrerapen globala eta parte-hartzaileen arteko lankidetza bultzatzen du.

Edizio bakoitzean, 6.000 lagun baino gehiago aritzen dira udan lanean iGEMen proiektuan, gero udazkenean bilera batzuk egin eta urteko Jamboree ekitaldian lana aurkezteko, non mundu osoko inbertitzaile garrantzitsuek hartzen duten parte.



NUPen Biologia Sintetikoaren Katedrak lekua, sustapena eta prestakuntza ematen die lehiaketa honetako proiektuak egiteko interesa duten Biozientzietako Graduko ikasle-taldeei. Hain justu, taldeetako kideei beren proiektuen hasierako etapetatik eta proiektua Grand Jamboreen aurkeztu arte ematen die laguntza. Prestakuntza ez-formalerako tresna moduan, Biologia Sintetikoaren Katedrak interes handiko ekimentzat du iGEM, ulertzen baitu proiektu bidez ikasleen prestakuntza zientifikoan sakontzeko ahalmena duela ekimen horrek, eta, horrela, izena eman duten ikasleei beharrezko konpetentziak garatzen laguntzen diela.

Anuncios por año:

Biologia Sintetikoaren Katedra
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Pamplona-Iruña
Tel. Tel. 948 168 412