Ramón Gonzalo García Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta José María Agramonte Aguirre Errege Bardeako Komunitateko buruak “Zientziaren eta Ondarearen Errege Bardea Katedra" sortzeko hitzarmena sinatu dute Tuteran. Hitzarmen horrek ezagutza sortzeko jarduerak sustatuko ditu parke naturalaren eta biosfera-erreserbaren eremuan, arlo hauetan: Ingeniaritza eta Teknologia, Oinarrizko Zientziak eta Osasun Zientziak, Zientzia Ekonomikoak eta Juridikoak eta Giza eta Gizarte Zientziak.