Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Parte-hartzaileak

Nafarroako Errege Bardearen Komunitatea Errege Bardea lurraldeko parke naturala eta biosfera-erreserba kudeatzeko organoa da.

Haren ekintza-lerroen artean daude ikerketa, ikaskuntza praktikoa eta prestakuntza-aukerak, biosferaren erreserbak kudeatzen laguntzen eta garapen jasangarria sustatzen baitute. Norabide horretan aurrera egiteko, ekintza jakin batzuk aurreikusten dira, hala nola hezkuntza- eta prestakuntza-erakunde batzuekin lankidetza-harremana ezartzea.

Halaber, Bardeako Baliabide Naturalak Antolatzeko Planak lehentasunezkotzat jotzen du kudeaketa-proiektuak formulatuko dituzten ikerketa-azterlanak egitea, bai eta lurraldea, bertako habitatak eta espezieak ezagutzeko proiektuak egitea ere.

 

Zientziaren eta Ondarearen Errege Bardea Katedra
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Tuterako campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417 802
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua