Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurkezpena

Aprender-Ikasi  Katedrak elkarlanerako unibertsitatearen eta ikastetxeen arteko lankidetzako loturak sortu nahi ditu hezkuntzako ikerketa eta berrikuntzaren bidez.

Katedra behatoki gisakoa da, datuak biltzeko eta aztertzeko zentro modukoa, helburu duena Nafarroako hezkuntzaren errealitatea hobeki ezagutzea eta hausnarketa erraz dezan hartzen diren erabakiak hautemandako hezkuntza-premiekin eta testuinguruarekin bat etor daitezen lortzea. Soluzioa eman nahi die prestakuntza jarraituari, lan kolaboratiboari (zentroen eta unibertsitatearen arteko lan-sareak) eta hezkuntza-berrikuntzarako ikerketari loturiko premiei (ikastetxeetatik unibertsitatera eta alderantziz).

Katedrak sarbide irekiko hezkuntza-edukiak sortzen ditu, funtsezko hiru jardueraren bidez:

- Sarbide irekiko prestakuntzak: 45 minutu eta ordubete arteko hitzaldiak, askotariko gaietako adituek grabatuak (metodologia aktiboak, ebaluazio formatiboa, ikasketa kooperatiboa...). Katedraren YouTubeko kanalean aurki daitezke, doan eta modu irekian.

- Aurrez aurreko jardunaldiak: Streaming bidez ematen dira NUP Espazioan (Arrosadiko campusa) aurrez aurre egiten diren jardunaldiak eta hitzaldiak, Katedraren YouTubeko kanalaren bidez. Sarbide irekia eta doakoa dute.

- “Berrikuntza Ehuntzen” gunea: berrikuntzari buruzko topaketak, ikasgelako eta ikastetxeko praktikan berrikuntzari eta unibertsitateko ikerkuntzari loturiko esperientziak kontatzen dituztenak. 

Informazio gehiago katedrari buruz