Nafarroako hezkuntzaren errealitatearen behatoki izatea, hau da, diziplinarteko gune bat, errealitate horren azterketa, behaketa eta jarraipena egiteko aukera emanen duena.
Hezkuntzaren arloko etengabeko prestakuntzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren bidez hezkuntza-edukien hausnarketa, ezagutza eta trukea errazten duten jarduerak sustatzea, baita tartean dauden aktore eta erakundeen arteko lan kolaboratiboaren bidez ere.
Topagune izatea Unibertsitatean garatutako ikerketaren eta unibertsitatetik kanpoko ikasgeletan egindako praktiken artean, esperientziak trukatzeko, esperimentatzeko eta hezkuntza-praktika berritzaile eta aktiboei buruzko ikerketak egiteko.
Sarbide irekiko eduki doakoak sortzea, betiere mesede eginen dietenak irakasleen etengabeko prestakuntzari, ikasgeletako praktikei eta ikastetxe inklusiboagoak lortzen laguntzeari.