Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zotero

Zotero kode irekiko kudeatzaile bibliografiko bat da, doakoa, mundu akademikoan oso errotua dagoena. Bibliografiak prestatzeko, biltegiratzeko, antolatzeko, berreskuratzeko eta aipuak eta erreferentziak egiteko aukera ematen du. Halaber, dokumentuen testu osoarekin lan egiten ahal da, azpimarratuz eta oharrak eginez. Posible da taldean lan egitea eta bibliografiak eta oharrak partekatzea.

Unibertsitatean, Zotero erabiltzeko prestakuntza jasotzeko aukera duzu bide hauetan:

  • Ikasleentzat, Zotero erabiltzeko prestakuntza liburutegiak eskaintzen du, informazio gaitasunen trebatzeko ikastaroa osatzeko.
  • Irakasle eta doktoregaientzat, liburutegiak urtero antolatzen ditu Zoterori buruzko prestakuntza ikastaro espezifikoak.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erreferentzia Bulegoan aukera daukazu banakako edo taldeentzako prestakuntza eskatzeko.

Gida eta tutorial hauek erabiltzen ahal dituzu Zotero erabiltzen hasteko:

Guía BUPNA
Zotero Quick Start Guide (ingelesez).
Dokumentazioa (ingelesez).
Zoterori buruzko gida (Unibertsitate Konplutentsea).
Zoterori buruzko gida (Pablo de Olavide Unibertsitatea).