Mendeley azken belaunaldiko bibliografia kudeatzaile bat da, ezarpen handia daukana irakaskuntzaren esparruan. Biltegiratzeko, kudeatzeko, berreskuratzeko, aipatzeko, erreferentzia egiteko eta bibliografiak prestatzeko aukera emateaz gainera, dokumentuen testu osoekin lan egiteko aukera ematen du, oharren eta azpimarren bidez. Era berean, tresna oso baliagarria da taldean lan egiteko eta bibliografiak eta oharrak partekatzeko.
Sare sozial akademiko sendoa dauka, aukera ematen du beste ikertzaile batzuekin harremanean jartzeko eta norbere lanak sustatzeko, eta egiazko argitalpen plataforma baten moduan funtzionatzen du.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiak Mendeley bibliografia kudeatzailearen Institutional Edition eskaintzen du unibertsitate komunitate guztiarentzat eta hurrengo bideo tutoriala prestatu du.
Mendeley erabiltzeko prestakuntza jasotzeko aukera duzu bide hauetan:
Mendeley erabiltzen hasteko gida eta tutorial hauek erabiltzeko aukera duzu: