Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ebaluazioa eta aukeraketa

Informazioa aukeratzea eta ebaluatzea

Gaur egungo informazio-inguruan, guztiz konektatu eta orokortuan, erlatiboki erraza da informazioa bilatzea eta aurkitzea. Arazoa izaten da informazio gehiegi egoten dela, eta informazio horretatik, zatirik handienak ez dauka inguru akademikoak eskatzen duen kalitate-maila.

Bil daitekeen informazio guztia berraztertzeko denborarik ez dagoenez, beharrezkoa da irizpideak ezartzea lan akademikorako informazio egokia zein den aldez aurretik ebaluatu eta, hortaz, aukera egiteko:

Informazioa aukeratzeko eta ebaluatzeko irizpideak:
 

Partes de este texto:

Metodoa

Informazio mota batzuetarako, bereziki jatorrizko saiakuntza eta ikerketetatik eratorria bada, erabilitako metodoa informazioaren fidagarritasunaren adierazlea izan daiteke.

Zaila da metodoak balioesteko arau orokor bat ezartzea, ikerketak modu askotakoak izan daitezkeelako. Era berean, gaian aditua izan gabe, zaila da jakitea erabilitako metodoa egokia den, eta hortaz, informazioa fidagarria den.

Hala ere, badira ikerketan egon beharko liratekeen hainbat adierazle eta horiek lagun dezakete zorroztasun zientifikoa zehazten.

Irudika dezagun ondokoa azaltzen duen informazio bat:


"Indiako zientzialari batek dio aurkitu duela bestondoetarako sendagarri natural bat, ozpina, arrautza gordinak, azukrea eta soia haziekin egindako nahastura bat erabilita. Ikerketa zabal bat egin du tokiko eskolako ikasleekin. Bost ikasletik lauk ez zeukaten sintomarik 30 minutu ondoren".


Zehaztu beharko litzateke:

  • Laginaren tamaina: Zenbat ikaslerekin egin zen ikerketa? Ez dauka balio bera hiru pertsonarekin edo hiru milarekin egindako ikerketa batek. Ikerketa soilik bi edo hiru ikaslerekin egin bazuen, oso litekeena da bestondoa gainditzea edatera ohituago daudelako edo bereziki sendoak direlako.
  • Laginaren adierazgarritasuna: Nola hautatu ziren ikasle horiek? Soilik hautatzen badira sendoenak edo edatera ohituago daudenak, ezin dira datuak estrapolatu populazioaren multzo osora. Lagina adierazgarria eta proportzionala izan behar da.
  • Kontrol-taldea: Badago kontrol-talderik? Baliagarria izan dadin, ikerketak emaitza horiek alderatu beharko lituzke, sendagaia hartzen ez duen antzeko ikasle talde baten emaitzekin. Ez bada hala egiten, ezin da jakin ikasleak hain azkar errekuperatu diren erremedioa hartzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik.
  • Emaitzen neurketa: Nola neurtzen da emaitza? Ikasleei soilik galdetzen bazieten hobeki sentitzen ziren erremedioa hartu ondoren, neurketa oso subjektiboa izango litzateke zientifikoa izateko.

Beste gai batzuk:

  • Informazio bat ospe handiko aldizkari zientifiko batean argitaratua izateak, ez dio erabateko bermea ematen ikerketaren zorroztasun zientifikoari dagokionez.
  • Informazioa bigarren mailako iturri batetik hartzen bada (abstract, prentsa, hedapen argitalpena, review...) jatorrizko iturria kontsultatzea komeni da, zeren egon daitezke mozketak, akatsak, subjektibitatea, laburtzearren zati garrantzitsuak kentzea, etab.
  • Oro har, ebaluazioaren beste alderdi batzuetan bezala, zorrotza izan behar da informazioari buruz.

Adibideak

Ondoko adibideetan azaltzen dira zenbait informazio iturri, ezaugarri ezberdinak dituztenak, metodoari dagokionez. "Gure oharrak"; sakatzen badugu, hainbat jarraibide ematen dira oharrak iturri baliagarritzat hartzeko metodoaren ikuspegitik:

1. adibidea Nuestros comentarios
2. adibidea Nuestros comentarios