Hasiera > Liburutegia > Ikasteko laguntza > Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak > Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak
Lan akademiko baten alderdirik garrantzizkoenetako bat ¿eta ezezagunetako bat ere bai¿ aipuak eta erreferentziak egiteko sistema da.
Erreferentzia bibliografikoa: Dokumentu bat zalantzarik gabe identifikatzeko datu funtsezkoak dira. Zerrenda moduan azaltzen dira lanaren testuaren bukaeran.
Adibidea:
Mukherjee, B. (2009). The hyperlinking pattern of open-access journals in library and information science: A cited citing reference study. Library & Information Science Research, 31 (2), 113-125.
Aipua: Aipu bat erreferentzia labur bat da, lanaren testuan txertaturik dagoena, eta datua, ideia, teoria, etab. zein iturritatik hartu zen identifikatzeko balio duena. Aipuak bere erreferentzia eduki behar du bibliografian.
Adibidea:
(Mukherjee, 2009)
Bibliografía:Lanaren testuaren bukaeran eransten den erreferentzia zerrenda da. Gutxienez, testuan sartuta dauden aipuak islatu behar ditu.
Adibidea:
Cobo, M. et al. (2010). Science mapping software tools: Review, analysis, and cooperative study among tools. Journal of the American Society for Information Science and Technology, 62(7), 1382-1402.
Hull, D., Pettifer, S.R. y Kell, D.B. (2008). Defrosting the digital library: bibliographic tools for the next generation web. PLoS Computational Biology, 4(10), 1–14.
Mukherjee, B. (2009). The hyperlinking pattern of open-access journals in library and information science: A cited citing reference study. Library & Information Science Research, 31(2), 113-125.
Zergatik egin aipuak:
Noiz egin behar diren aipuak:
Aipua eta erreferentzia egin behar dugu betiere ideia, teoria, datu, edo azalpen bat beste inoren informazio iturri batetik hartzen denean. Bai lerroalde bat hitzez hitz kopiatzen bada, bai parafrasia eginez egiten bada, edo norberarena ez den ideia, teoria edo daturen bat erabiltzen bada, zein iturritatik hartu den adierazita aurkeztu behar da.
Noiz ez diren egin behar aipuak:
Nola egin aipuak:
Kontsultarako dago Guía para citar y referenciar en formato APA (7ª ed), Guía para citar y referenciar en formato IEEE edo Guía para citar y referenciar en formato Vancouver Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiak egindakoa. Ez da buruz ikasi behar; inprimatu eta erreferentzia gisa erabil daiteke aipuak eta erreferentziak egin behar direnean.
Aipuak egiteko estiloak edo arauak
Aipuak eta erreferentziak egiteko estilo edo arau ugari daude. Haietako zenbait nazioarteko instituzio batekoak dira, esparru zehatz bateko argitalpenetarako aipuen eta erreferentzien eredu bat egiten duena, esaterako, Vancouver estiloa , medikuntzako eta biomedikuntzako argitalpenetan erabiltzen dena, APA estiloa (American Psychological Association), psikologian, giza eta gizarte zientzietan erabiltzen dena, edo MLA estiloa (Modern Language Association), hizkuntzalaritzan eta filologian erabiltzen dena.
Beste estilo oso ezagun eta erabiliak ospe handiko zenbait unibertsitatek beren ikasleek eta irakasleek erabiltzeko prestatutako arautegitik datoz (unibertsitatetik kanpoko edonork erabili ahal baditu ere); adibidez, Chicago estiloa eta Harvard estiloa.
Era berean, badago UNE ISO 690:2013 espainiar araua, dokumentu inprimatuen eta elektronikoen aipuak eta erreferentziak egiteko jarraibideak ematen dituena.
Aldizkari zientifikoek haietan argitaratzen duten egileei aipuak egiteko estilo jakin bat ezartzen diete, argitaratu nahi duenak ezinbestez bete beharrekoa, lehen aipatutako bat edo aldizkariaren beraren estiloa izan daitekeena.
Oro har, estiloak ez dira bata bestearen oso desberdinak; xehetasunak izaten dira egilearen izena letra larriz eta lanaren izenburua letra etzanetan, egilearen izen osoa edo inizialak jarri behar diren eta abar.
Egia esan, garrantzitsuagoa da koherentea izatea aipuetan eta erreferentzietan erabiltzen den estiloa baino. Garrantzitsuena da aipuak eta erreferentziak beti modu berean egitea edo estilo berari jarraikiz.
Estilo zehatz bat erabiltzeari edo aipuak eta erreferentziak egiteari dagokionez, argitaratzera goazen aldizkariaren edo lana zuzentzen duen irakaslearen jarraibideak jasotzen ez badira, garrantzitsuena koherentzia da.
Aipu bibliografikoak eta oin-oharrak
Oraindik erabiltzen badira ere oin-oharrak aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko, eta zenbait arau eta estilotan zilegi bada ere, sahiestu beharko litzateke eta eredu modernoagoak eta alderatuak erabili aipuak eta erreferentziak egiteko.
Oin-ohar gisa erabiltzen diren erreferentzia laburtuak eta aurreko aipu bati erreferentzia egiten dioten ibidem (laburtua ib. edo ibid.) edo opere citato (laburtua op. cit.) horiek, nahasi besterik ez dute egiten aipu bat aurkitu nahi duen irakurlearen lana.
Izan ere, oin-ohar bat testuan sartu nahi ez den tartekatze bat da eta horregatik esplizitatzen da orrialdearen oinean, irakurri nahi duenarentzat, zenbaki baten edo izartxo baten bidez edo beste metodo batez deia eginda. Aipu eta erreferentzia sistemaren desberdina da, eta hala hartua izan beharko litzateke.
Edonola ere, oin-ohar batean aipu bibliografiko bat sartzen badugu, azken bibliografian aipu osoa sartu beharko litzateke.
Ondoko adibideetan testu batean sartutako zenbait aipu azaltzen dira. "Gure oharrak" sakatzen badugu, hainbat jarraibide ematen dira zuzentasunari eta egokierari buruz.
1. adibidea | ![]() |
Cristóbal Colón Amerikara iritsi zen estreinakoz 1492. urtean (Fierro 2007) | Gaizki dago. Ez dugu aipatu behar iturria, datuak sobera ezagunak eta onartuak direlako |
2. adibidea | ![]() |
Sodio kloruroa edo, oro har gatz arrunt edo mahairako gatz moduan, edo mineral forman halita izenarekin ezagutzen dena, NaCl formula daukan konposatu kimiko bat da. Sodio kloruroa ozeanoaren gazitasuna eta organismo askoren zelulaz kanpoko fluidoa eragiten duen gatzetako bat da. Halaber, gatz jangarriaren osagai nagusia ere bada, eta orokorrean jakien gozagarri eta kontserbatzaile moduan erabili ohi da. |
Gaizki dago. Hitzez hitz kopiatutako testu bat denez, jatorria aipatu beharko genuke, baina hitzez hitzezko aipua denez, komatxo artean jarri behar dugu. Nolanahi, lerroalde osoak hitzez hitz kopiatzeak bere zergatikoa eduki behar du, adibidez, pertsonaia baten edo gai bati buruz autoritate den norbaiten hitz zehatzak aipatzeko. Kasu horretan ez dago zergatikorik hitzez hitzezko aipua egiteko: datuak sobera ezagunak dira, eta aski izango litzateke hori gure hitzetan adieraztea, aipua egin beharrik gabe. |
3. adibidea | ![]() |
Esperimentua egin ondoren, emaitzak egiaztatu genituen, eta aldeko datuak eman zituen kasuetako % 95ean. Gainerako % 5a neurketa akatsei edo datuak oker hartzeari egotzi ahal zaio. |
Ongi dago. Geu egiten ari garen esperimentu bat dela suposatzen da eta, logikoa denez, ez dugu inongo iturririk aipatu behar. |
4. adibidea | ![]() |
Luzón eta Coínen arabera (1986), Mediterraneoko antzinako nabigatzaileek, K. aurreko bigarren milurtetik gutxi gora behera, hegaztiak askatzen zituzten itsaso zabalean orientatzeko norabidea galtzen zutenean. |
Ongi dago. Aipatu egileen artikulu batetik hartzen dugun informazio baten aipu zuzen bat da. Ez dugu komatxo artean jarri behar, geure hitzekin esaten dugulako. |