Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Beste abantaila bat NUP-eko alumnientzat: “Irantzu Hualde Estética y Bienestar”

 


NUPeko A3Uko kideek abantaila berri bat dute eskuragarri: 

Irantzu Hualde Estética & Bienestar. Mutiloan dago estetika-zentro hau, Iruñeko bihotzetik urrats batera, eta egundoko instalazioak ditu; gure kolaboratzaileen sarearekin bat egin du. 

IRANTZU HUALDE Estética & Bienestar zentroan zure eskura jartzen dituzte haien instalazio erosoak, produkturik onenak, puntako teknologia eta tratu profesionala, atsegina eta gertukoa, apaintzen zaituzten bitartean etxean senti zaitezen.

Bisitatu haien webgunea  aurpegiko eta gorputzeko tratamenduetan aukera zabala ikusteko:  www.irantzuhualde.com


A3U-Alumni Programako kideentzat, Irantzu Hualde Estética & Bienestar zentroak eskaintza hauek ditu tratamendu eta produktuetan:

  • - Presoterapia pack-a, 10 saiokoa (40 min), 119 €-an (ohiko prezioa: 150 €).
  • - Aurpegiko irrati-frekuentzia pack-a (30 min), 99 €-an (ohiko prezioa: 130 €).
  • - Gorputzeko irrati-frekuentzia pack-a (40 min) 129 €-an (ohiko prezioa: 160 €).
  • - Kriolipolisi bidezko gorputzeko tratamendua “esan agur gantz lokalizatuari”. Bi saio baten prezioan (70 €).

% 10eko deskontuak zentroko zerbitzu eta produktu guztietan (ezin zaie gehitu beste eskaintza batzuei).

 
HARREMANETARAKO:

Aranguren Ibarreko Plaza, 15
31192 - Mutiloa


Tel. 948 487050
info@irantzuhualde.com