Nafarroan turismoa egiteko beste modu bat: jarduerak, erlaxazioa, barre eta amets egitea, eta askoz gehiago...
“Gustuko dugu natura, kirola eta jendea barrez ikustea. Espainiako tirolinarik handiena, 140 metroko zubi tibetar bat, 1600 m-ko espazio estalia haurrentzako jolas eta jarduerekin, jaitsiera-pistak, bike park bat.... Espazio berezi bat sortzen ari gara Nafarroako leku magiko batean. Etorriko al zara? Dibertsio handiko egun batez gozatu ahalko duzu, baina egun bat azkar pasatzen da! Etorri asteburu-pasa edo gozatu familiako oporraldi batez, eta ezagutu zer aukera duzun hemen ostatu hartzeko: txabolak naturaren erdian sukalde eta guzti, apartamentuak XVI. mendeko jauregi batean edo gure aterpetxea, jardueraz betea eta adiskideak egiteko leku paregabea.
“Denetarik eginen duzu hemen: barre egin, partekatu, amets egin, jolastu, izerditu, natura sentitu eta harritu. Ezinbestekoa da bihotza zabalik etortzea. Mugikorrik gabe etortzen bazara... are hobeki!
IrriSarri Landek hau eskaintzen die NUPeko A3U kideei:
Kontsultatu instalazioen egutegia eta ordutegiak
HARREMANETARAKO:
Irrisarri Land abentura-parkea
Irisarri auzoa
31790 - Igantzi
Tel. 948 928922
info@irrisarriland.es
www.irrisarriland.es