Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Eskaintza: “Paradores”

 

PARADORESek bat egin du NUPeko A3U Programako kolaboatzaile komertzialen sarearekin, eta jakinarazi du eskaintza eginen diela programa horretako bazkideei eta haiek kargupean dituzten senideei, onuradunarekin badoaz betiere.

Eskaintza:

% 5eko deskontua indarrean den tarifa ofizialaren eta Parador tarifaren gainean (zergarik gabe). 
Kontsultatu tarifa ofizialen taula

Itun honetako prezioak zergen ordainketaren edo jasanarazpenaren mende daude, betiere aplikatzekoa den araudiak une bakoitzean ezartzen dituen tasen eta baldintzen arabera.
Ezarritako prezioetan ez dira sartzen entitate ekonomiko edo lokalen zergak, non eta tasa edo zerga konkretuak ezartzen dituzten beren autonomia erkidegoan dauden establezimendu turistikoetako egonaldia edo hari lotutako beste edozein zerbitzu zergapetzeko. Zerga zuzenean ordaindu beharko du bezeroak Paradoretik joan aurretik.

A3U-Alumniko kideentzako eskaintza paradoreetan


Erreserba egiteko baldintzak:

Erreserbak Paradoreen Erreserba Zentralean eskuragarritasunaren arabera egin behar dira, edo zuzenean Paradore bakoitzean; Adiskide eta Ikasle Ohien NUPeko A3U  Programako kide moduan identifikatu beharko dute. Onuradunek paradorera iristean egiaztatu beharko dute nor diren, eta, horretarako Programako egiaztapen-txartela aurkeztu beharko dute.  Onuraduna ez den edozein laguntzailek Paradorean indarrean den tarifa ordaindu beharko du.
Logelak ordutegi mugarik gabe egonen dira erreserbatuta.

Norbait erreserbatu eta etortzen ez bada edo iritsi baino 48 ordu lehenago bertan behera uzten badu erreserba, establezimenduak bezeroak emandako kreditu txartelera kargatuko du egonaldiko lehenbiziko gauaren zenbatekoa, erreserbaren berme eta kalte-ordain modura.
 

HARREMANETARAKO:

Central de Reservas de Paradores
Tel. 902 547979
Posta elektronikoa: reservas@parador.es

www.parador.es