Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Aurkezpena

Residencia "Los Abedules"

Unibertsitateak eskaintzen duen ostatua hartzeko modurik erosoena eta osoena Urkiak Unibertsitate Egoitza da. Campusean dago, fakultateen ondoan, eta oso ongi komunitatuta dago hiriaren erdigunearekin garraio publikoaren bidez.

Gela guztiek kanpora ematen dute, altzariak dauzkate eta beren komuna, sukalde ekipatua (banakoa edo beste gela batekin partekatua), berogailua, telefono linea zuzena eta konexioa internetekin dauzkate.

Gainera, egoitzak kafetegia-jantokia dauka, hainbat bazkarien erregimen-eskaintzarekin, oinarrizko produktuak saltzen dituen denda bat eta denentzako eremu berriak: aisialdiko aretoak, fitness aretoa, egongela zabalak, cyber kornerra, interneterako sarrerarekin, ikasteko gelak eta abar.

Gainera, ikasturtean zehar, jarduera ludiko, kulturalak eta kirol-jarduerak, eta abar, antolatzen dira. Parte-hartzea borondatezkoa da, eta jardueren helburua ikasleen arteko harremanak bultzatzea eta unibertsitate komunitatera hurbiltzea da. Horretarako koordinatzaile bat dago. Hau egoiliar-ohi bat izaten da -ikasturtean zehar RESA beka bat jasotzen duena-, eta bere lana jarduera-egutegia prestatzea da, eta gainerako ikasleei jakinaraztea zer jarduera eramango diren aurrera.

Sartu Urkiak egoitza web-orrialdean eta ezagutu eskaintzen diren ostatu-aukera guztiak, baita zerbitzuak ere.

 

 Gimnasio

 Sala de ocio

 Zona office

Ostatu emateko Poltsa
Ikasgelategiko 021 Ikasgela
Arrosadiko Campusa
Iruñea
Tel. 948 169000
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Campus de Tudela
Avda. de Tarazona s/n
Tel. 948 417806
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua