Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Sukaldariak eta Zientzia. Elkarrizketak eta dastaketak.

Ikasgelategia. 018. ikasgela. NUP

Ordua: 2023ko azaroaren 8a, asteazkena. 10:00etatik 14:00 etara.

Tokia: Ikasgelategiko 018. gela. NUP.

10:00 Zientzia eta gastronomia

Solaskideak: Iñaki Andradas (Iruñeko Baserriberri jatetxekoa) eta Idoya Fernández Pan (IS-Food Institutuko ikertzailea)

Jatetxeko kartako zenbait elaborazioren oinarri zientifikoak errepasatuko ditugu, bereziki erreparatuz pintxoen aurkezpenari, formulazioari eta sukaldaritzako teknikei.

11:00 Zientzia eta zaporea

Estefanía Simon-Sasyk, Mycelium Gastronomy aholkularitza-enpresa

Erakustaldia: munduko sukaldaritza batzuetan aurkitzen ahal ditugun lehengai, espezia, ongailu, saltsa eta zapore-emaile nagusiak ezagutuko ditugu, baita “food pairing” delakoaren oinarriak, kimika organikoa eta kromatografia ere.


12:00 Zientzia eta teknologia: gastronomian berritzaile izateko giltzarriak

Nahuel Pazos, BCCInnovationeko sukaldari ikertzailea. Basque Culinary Center

Erakustaldia: zenbait proiektu aurkeztuko ditugu, zientzia eta sukaldaritzaren edo ikertzaile eta sukaldarien arteko lankidetza izan dutenak sukaldaritzako berrikuntzaren giltzarri.

13:00 Nafarroako baratzearen zientzia

Nacho Gómara. Verduarte jatetxea (Iruñea)

Hitzaldia eta dastaketa: Nafarroako baratzeek eta produktua ardatz duen sukaldaritzak ezkutatzen duten zientzia modu esperimental eta esperientziazkoan identifikatzea proposatzen da, betiere barazkiekin lotutako proposamen karismatikoz beteriko dastaketa baten bidez.


Ezinbestekoa da aurretik izena ematea