• ES
  • EU


Artea, Zientzia eta Teknologia zikloa


"Artea, Zientzia eta Teknologia: errealitate berberari, begirada ezberdinak", izeneko hitzaldi zikloa antolatu du Ikerketako Errektoreordetzak, eta sormen artistikoaren eta ikerketa zientifikoaren ikuspegi integratu bat eskaini nahi du. Hitzaldiak dibulgaziozkoak dira, eta, honenbestez, jende guztiari zuzenduak, eta nazioan eta nazioartean entzute handia duten ikertzaileek emango dituzte.

Finantzatzailea: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

 

Partes de este texto:

2017

"AURRERAPENARI BURUZKO IKUSPEGIAK: ZINEMAREN ETA TEKNOLOGI(AR)EN ARTEKO ELKARRIZKETAK"

Antoni Roig.

  • Hizlaria: Antoni Roig Telo (Informazioaren eta Jakintzaren Gizartean doktorea eta Universitat Oberta de Catalunyako irakaslea)
  • Lekua: Iruñeko Planetarioan
  • Eguna: abenduaren 15ean (ostirala)
  • Ordua: 19.30 horas 
  • Hartzailea: Edonorentzat
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte

Zinema da XIX. mendeaz geroztik izandako iraultza teknologikoei esker modu nabarmen eta etenik gabeenean hazi den adierazpide artistikoa, baita adierazpide horri zinema deitu baino lehen ere. Era berean, aurrerapenaren ideiaren inguruko diskurtsoen eskutik helduta ibili da zinema. Ehun urtez baino gehiagoz, aukera, beldur, itxaropen, susmo txar, erresistentzia, etsaitasun eta antzeko sentimenduen isla eta lekuko izan da. Azken buruan, aurrerapen teknologikoaren inguruko utopien eta distopien artean ibili da, eta iraganaren berrazterketa, orainaldiari buruzko gogoeta eta etorkizunerako proiekzioak lotu ditu. Izan ere, zinema erakustoki pribilegiatua izan da aurrerapenak, orainaldia etorkizun posibleetan proiektatzeak, eta, beraz, gizateriaren bilakaeran teknologiak izandako eginkizunak gugan pizten duten lilura erakusteko eta ikusgarri bihurtzeko. Zinemak, oraindik ere, naturaltasunez lotzen ditu egiaz gertatu dena eta gerta daitekeena, gerta daitekeena eta gertagarria dena, eta gertagarria dena eta gertagaitza dena; narratiboki eta bisualki irudikatzen ditu gure imajinario kolektiboko gai nagusiak; eta, horretaz guztiaz gainera, beste zerbait ere bada: sistema sozioekonomiko bat eta ekoizpen-, banaketa- eta erakusketa-teknologietarako esperimentazio-eremu bat.

El despertar de las máquinas: "50 películas clave sobre tecnología" (2017, UOC argitaletxea) liburutik ateratako gogoetetatik abiatuta, zinemaren (arte, ikuskizun eta industria kultural gisa) eta teknologien (pluralean) arteko interakzio bizi eta maiz kontraesankor horiei begiratu bat ematea proposatzen digu Antoni Roig Telok.

Antoni Roig Telo (Bartzelona, 1967) Telekomunikazioko ingeniari teknikoa da, Soinua eta Irudia espezialitatekoa (1992), eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (1999), Bartzelonako Universitat Ramon Lull-en. Informazioaren eta Jakintzaren Gizarteko doktoretza egin zuen Universitat Oberta de Catalunyan (UOC) 2008an. 1999az geroztik, UOCko Informazio eta Komunikazio Zientzietako Ikasketetako irakaslea da, eta erakunde horretako Ikus-entzunezko Komunikazio Programaren zuzendaria. Ikertzaile gisa, hau da bere espezializazio-arloa: ikus-entzunekoak sortzeko eta ekoizteko modu berriak bai ikuspegi industrialetik bai sozialetik (batik bat, zinema digitala deitzen zaion eremuan). Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira "Cine en conexión. Producción industrial y social en la era ‘cross-media" (2009) eta "El despertar de las máquinas. 50 películas clave sobre tecnología" (2017). Blog honen egilea ere bada: https://cineenconexion.wordpress.com/

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU) 
Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
Finantzatzailea: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

 

DAGOENEKO EMAN DIREN HITZALDIAK

"ZIENTZIA 'STAR WARS' FILMETAN"  

Fernando Ballesteros.

  • Hizlaria: Fernando Ballesteros Roselló (Fisikan doktorea, astronomoa eta Valentziako Unibertsitateko Astronomia Behatokiko instrumentazio-burua)
  • Lekua: Iruñeko Planetarioan
  • Eguna: urriaren 21ean (larunbata)
  • Orduna: 11.30ean
  • Hartzailea: Edonorentzat
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte

"Star Wars" zientzia fikziozko saga zinematografikorik ezagunena da ezbairik gabe, eta askotan kritikatu da zehaztasun zientifikoa falta zaiolako eta akats asko dituelako. Haatik, denak ez dira akatsak frankizia horretan, eta hori frogatzeko, hitzaldi honetan, errepaso bat egingo diegu "Star Wars" filmetan azaltzen diren datu zientifiko zuzenei eta zenbait teknologiari, zeinak orain egunero erabiltzen ditugun arren sagako lehen filmetan, hots, duela lau hamarkada, aurreratu baitziren. 

Fernando Ballesteros Roselló (Valentzia, 1969), Fisikan doktorea (Valentziako Unibertsitatea, 1996), astronomoa eta Valentziako Unibertsitateko Astronomia Behatokiko instrumentazio-burua da. Europako Espazio Agentziaren INTEGRAL gamma izpien espazio-teleskopioa, zeina Lurraren inguruan orbitan baitago orain, eta Minisat 01 (INTA) sateliteko LEGRI espazio-teleskopioa diseinatzen eta garatzen lan egin zuen. Gero, astrobiologiarantz lerratu zen, eta ikertzaile aritu zen Astrobiologia Zentroan (INTA-NASA). Gaur egun, Javalambreko (Teruel) astronomia-zentro berriko "survey" delakoa diseinatzen ari da.

Dibulgazioaren arloan ere eskarmentu handia du, "Estudi General" Dibulgazio Zientifikoko Europako 2016ko Saria eman zioten "Gramáticas Extraterrestres" liburuarengatik, eta 2016ko Brontzezko Prisma, "Fractales y caos. La aventura de la complejidad" lanarengatik. Radio Nacional de Españako "Los Sonidos de la Ciencia" dibulgazio zientifikoko saioaren egileetako bat izan zen 2005etik 2008ra, eta maiz aritzen da kolaboratzaile gisa irratian eta telebistan. Dibulgazio zientifikoko prentsa espezializatuan ere argitaratzen ditu artikuluak, besteak beste, "Heraldo de Aragón" egunkariko “Tercer Milenio” zientzia-gehigarrian eta "Mètode" aldizkarian. Bestalde, hamarretik gora liburu idatzi ditu bakarrik edo beste idazle batekin elkarlanean, esaterako, "ET Talk" (Springer), "Astrobiología, un puente entre el 'big bang' y la vida" (Akal) eta "10.000 años mirando estrellas" (Alianza).

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU) 
Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
Finantzatzailea: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

"MATEMATIKA ZINEMAN" 

José María Sorando.

  • Hizlaria: José María Sorando Muzás (Matematika Zientzietan lizentziaduna eta Bigarren Hezkuntzako katedraduna)
  • Lekua: Iruñeko Planetarioan 
  • Eguna: azaroaren 24an (ostirala)
  • Ordua: 19.30ean
  • Hartzailea: Edonorentzat
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte

Matematika zineman dago, eta modu batean baino gehiagotan agertzen da: batzuetan, matematikariak azaltzen dira filmetan; beste batzuetan, berriz, matematika-eskoletan gertatzen dira istorio asko; ia beti, ordea, topikoz josita egoten dira batzuek zein besteak. Aurreikusteko moduko kasu horiez gainera, genero guztietako filmetan eta telesailetan dago matematika. Esate baterako, Woody Allen, Donald ahatea, James Bond, simpsondarrak eta Sherlock Holmes matematikaz baliatzen dira arazoei aurre egiteko, nahiz eta askotan gaizki baliatu. Erruz dira Hollywoodeko akats matematikoak.

Filmak egiteko prozesuan ere erabiltzen da matematika. Zuzendariek eta gidoilariek kanon geometrikoak erabiltzen dituzte, eta, noizbehinka, kontzeptu matematikoak metafora gisa eta umore matematikoa ere bai. Gaur egun, ohikoa da efektu berezietan irudi fraktala erabiltzea.

"Ikuspegi matematikotik" begiratuz gero, gainera, beste modu batean ikusiko ditu ikusleak pantailako egoerak, nahiz eta matematikoak ez diruditen. Mendebalde urruneko duelu bat, Supermanen balentria bat, Drakularen legenda edo King Kongi zaion beldurra izan liteke aztergai. Matematikaren ikuspegitik, hobeto ulertuko dugu zer gertatzen den, eta baliteke filmaz gehiago gozatzea ere, eguneroko bizitzan gertatzen den bezala.

José María Sorando Muzás (Zaragoza, 1956) Matematika Zientzietan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1978), eta Hezkuntzari Aplikatutako Informazio Teknologietako Masterra egin zuen Murtziako Unibertsitatean (1991). Bigarren Hezkuntzako katedraduna da, eta irakasle aritu da 1979tik 2016ra. Gaur egun, bere esperientzia didaktikoa lankide irakasleei ezagutzera ematen dihardu, eta matematika publiko orokorraren artean zabaltzen.

Dibulgatzaile handia izaki, ehundik gora hitzaldi eman ditu Espainian, Andorran, Marokon eta Txilen, matematikari buruzko zenbait erakusketa antolatu ditu, eta 70 artikulu baino gehiago argitaratu. Gainera, azken hamahiru urteetan, "Matemáticas en tu mundo" izeneko webgunea (http://matematicasentumundo.es/) garatzen du. Zenbait liburu ere idatzi ditu, adibidez, "100 escenas de cine y televisión para la clase de Matemáticas" (2014), "Aventuras matemáticas en el cine" (2015) eta "Cine y matemáticas. Resolviendo problemas" (2016). 2010eko Santillana Saria eman zioten "Cazando dragones" kontakizun-bildumarengatik. Hamar urtez, Suma aldizkariaren, hau da, tirada handiena duen gaztelaniazko matematika-aldizkariaren, "Cinemateca" atalaren arduraduna izan da.

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU) 
Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
Finantzatzailea: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

"ZIENTZIA ISPILUAN: OSASUNA, GAIXOTASUNA ETA HISTORIA INGMAR BERGMANEN ZINEMAN" 

Carlos Tabernero.

  • Hizlaria: Carlos Tabernero Holgado (Biologian doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea)
  • LekuaIruñeko Planetarioan
  • Eguna: abenduaren 1ean (ostirala)
  • Ordua: 19.30ean
  • Hartzailea: Edonorentzat
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte

Zinema da XIX. mendeaz geroztik izandako iraultza teknologikoei esker modu nabarmen eta etenik gabeenean hazi den adierazpide artistikoa, baita adierazpide horri zinema deitu baino lehen ere. Era berean, aurrerapenaren ideiaren inguruko diskurtsoen eskutik helduta ibili da zinema. Ehun urtez baino gehiagoz, aukera, beldur, itxaropen, susmo txar, erresistentzia, etsaitasun eta antzeko sentimenduen isla eta lekuko izan da. Azken buruan, aurrerapen teknologikoaren inguruko utopien eta distopien artean ibili da, eta iraganaren berrazterketa, orainaldiari buruzko gogoeta eta etorkizunerako proiekzioak lotu ditu. Izan ere, zinema erakustoki pribilegiatua izan da aurrerapenak, orainaldia etorkizun posibleetan proiektatzeak, eta, beraz, gizateriaren bilakaeran teknologiak izandako eginkizunak gugan pizten duten lilura erakusteko eta ikusgarri bihurtzeko. Zinemak, oraindik ere, naturaltasunez lotzen ditu egiaz gertatu dena eta gerta daitekeena, gerta daitekeena eta gertagarria dena, eta gertagarria dena eta gertagaitza dena; narratiboki eta bisualki irudikatzen ditu gure imajinario kolektiboko gai nagusiak; eta, horretaz guztiaz gainera, beste zerbait ere bada: sistema sozioekonomiko bat eta ekoizpen-, banaketa- eta erakusketa-teknologietarako esperimentazio-eremu bat.

Carlos Tabernero Holgado (Salamanca, 1966) Biologian doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Zientziaren Historiako irakaslea unibertsitate horretako Zientziaren Historiaren Zentroan (CEHIC). Biologo molekular gisa aritu da lanean Estatu Batuetako National Cancer Institute erakundean, eta komunikazio- eta teknologia-ikertzaile gisa, Universitat Oberta de Catalunyan. Gaur egungo bere ikerketa- eta irakaskuntza-lerroak komunikabideen ingurukoak dira (zinema eta telebista, batez ere), bai eta zientzia, medikuntza eta teknologia zabaltzeko eta komunikatzeko XX. mendeko prozesuen arlokoak ere. Arlo horietan guztietan, zenbait ikerketa-proiektutan hartu du parte Espainian eta nazioartean; zinema, telebista, zientzia eta medikuntzaren arloko zikloak eta eskolak koordinatu ditu Espainian eta nazioartean; eta ikerketa-aldizkarietako artikulu asko eta liburu-kapitulu zenbait argitaratu ditu. 2016an, "Terapias de cine: 50 películas básicas en torno a la medicina" liburua idatzi zuen.

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU) 
Laguntzailea: Iruñeko Planetarioa
Finantzatzailea: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa


Kultura Zientifikoaren Unitatea
Komunikazio Zerbitzua
Arrosadiako campusa
Iruñea
Tel. 948 16 84 57
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua