• ES
  • EU


Zientziaren Astea


Logotipo Semana Ciencia 2018

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak Europar Batasunak sustatzen dituen eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) koordinatzen dituen jardunaldiak dira. Beren xedea hiritarren kultura zientifikoa sustatzea da, eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerei dagokienez.

Horren kariaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez, zenbait jarduera antolatu ditu. Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) - Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioa arduratzen da jarduera horiek finantzatzeaz.

2018ko Zientziaren Asteen inaugurazioa azaroaren 5ean egingo da, astelehena, 17:30ean, Iruñeko Gazteluko plazan, eta jende guztiarentzako jarduerak izango dira.

Nafarroako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen egitarau osoa.

 

Anuncios por año:


Zientzia tabernan

Kultura Zientifikoaren Unitatea
Komunikazio Zerbitzua
Arrosadiako campusa
Iruñea
Tel. 948 16 84 57
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua