Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

“Retos actuales en radioastronomía” hitzaldia

Iruñeko Planetarioa

  • Izenburua: “Retos actuales en radioastronomía”.
  • Hitzaldiaren laburpena: Erradioastronomiaren jatorriak astrofisikaren eremua irauli zuen pulsarrak aurkitzeari eta galaxia aktibo eta quasarren izaera ulertzeari esker. Gaur egun, ezinezkoa da kosmosa ikertzea, baldin eta uhin luzera diferenteko behaketez baliatzen ez bagara, maiztasun anizkoitzeko astronomiaz. Berriki, grabitazio uhinak eta oinarrizko partikulak unibertsoan gertatzen diren prozesu oso bortitz eta energetikoen ikuspegi osagarri bat ematen ari dira. Erradioastronomiak irudietan zoom egiteko ahalmen handia du, eta baliabide ezin egokiagoak ditu kosmoseko prozesu fisikoak azaltzeko. Diziplinaren ekarpen giltzarriak eta egun azken belaunaldiko erradioteleskopioen laguntzaz dituen erronkak ditu aztergai hitzaldiak. Teleskopio horien artean dago, esaterako, Square Kilometre Array. 
  • Hizlaria: Cristina García Miró, oinarri oso luzeko interferometriako zientzialaria (VLBI, ingelesez) Square Kilometre Array satelitearentzat (SKA) Joint Institute for VLBI ERIC erakundean (Herbebehereak).
  • Eguna: azaroaren 12a (asteartea)
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Iruñeko Planetarioko Tornamira aretoa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
  • Norentzat: interesa duen edonorentzat.
  • Oharra: sarrera librea izango da aretoa bete arte
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erradioteleskopio proiektua (NUP 2019 Proiektu kulturalen deialdian aukeratutako jarduera)
  • Laguntzaileak: Iruñeko Planetarioa

Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.