Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

“Yo quiero ser científica” antzezlana

Iruñeko Planetarioa

  • Izenburua: “Yo quiero ser científica”
  • Deskribapena: antzezlan honen bidez, aurreko mendeetako zenbait emakume zientzialariren bizitza eta lana berreskuratuko dute NUPeko bederatzi emakume ikertzailek. Irakasle horiek sortu eta interpretatzen duten antzezlanak ikusgarritasuna eman nahi die emakume zientzialariei, batetik, zientziaren historiaren parte ezezagun bat gogora ekartzeko, eta, bestetik, neska gazteak zientziaren eta teknologiaren arloko emakume gailenekin identifika daitezen, eta inspirazio iturri gisa har ditzaten.
    Antzezle bakoitzak zientzialari hauetako bat antzeztuko du: Hipatia Alexandriakoa, matematikaria, astronomoa eta filosofoa (IV.-V. mendeak); Maria Sibylla Merian, entomologoa eta margolaria (1647-1717); Ada Lovelace (Ada Byron izenaz ere ezaguna), matematikaria eta lehen informatikaria (1815-1852); Sofia Kovalévskaya, matematikaria eta astronomoa (1850-1891); Marie Sklodowska-Curie, kimikaria eta fisikaria (1867-1934); Emmy Noëther, matematikaria (1882-1935); Edith Clarke, ingeniari elektrikoa (1883-1959); Klara Von Neumann, informatikaria (1911-1963); eta Hedy Lamarr, telekomunikazio ingeniaria (1914-2000).
  • Informazio gehiago hemen: www.unavarra.es/cientificas-upna
  • Antzezleak: NUPeko bederatzi emakume ikertzaile hauek: Patricia Aranguren Garacochea (doktorea Industria Ingeniaritzan), Edurne Barrenechea Tartas (doktorea Ingeniaritza Informatikoan), Leyre Catalán Ros (doktoretzako ikaslea Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak programan), Silvia Díaz Lucas (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Marisol Gómez Fernández (doktorea Matematikan), Aránzazu Jurío Munárriz (doktorea Ingeniaritza Informatikoan), Alicia Martínez Ramírez (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan), Gurutze Pérez Artieda (doktorea Industria Ingeniaritzan eta ekimenaren arduraduna) eta Idoia San Martín Biurrun (doktorea Industria Ingeniaritzan). Denek NUPeko ikerketa institutuetako bitan egiten dute lan: Smart Cities Institutuan (ISC) eta Material Aurreratuen Institutuan (InaMat).
  • Eguna: azaroaren 16a (larunbata)
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Iruñeko Planetarioko Ibn Ezra hitzaldi aretoa (Sancho Ramírez kalea, z.g.)
  • Norentzat: interesa duen edonorentzat (bereziki, 8-12 urte bitarteko haurrentzat).
  • Iraupena: 90 minutu
  • Oharra: sarrera librea izango da aretoa bete arte, baina gonbidapena hartu beharra dago, Planetarioko txarteldegian, ordubete lehenago hasita (18:00etan).
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • FinantzatzaileakNUPeko ikerketako institutuak. 
  • Laguntzaileak: Iruñeko Planetario, Iruñeko Udala eta Nafarroa Kutxa Fundazioa.

Zientziaren Lagunen Klubaren webgunean dago 2019ko Zientziaren Asteak direla-eta Nafarroan antolatutako jardueren programa osoa.