Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Kondestablearen jauregia (Iruñea): antzinako mapei buruzko “Google Maps-en aitatxi-amatxiak” erakusketa

2018ko azaroaren 25a arte, igandea

mapei buruzko “Google Maps-en aitatxi-amatxiak” erakusketa

 

  • Izenburua: “Google Maps-en aitatxi-amatxiak”
  • Azalpena: erakusketa honetan bildu diren XX. mendeko mapa hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bilduma bat osatzen dute, lehengo maisu-maistrek irakasteko erabiltzen zituzten materialen bilduma bat, eta lehengo Maisu-maistren Iruñeko Eskola Normaletik hartu ditugu oinordetzan. Eskola Normala 1840an sortu, eta XX. mendearen bukaeran sartu zen irakasletzako unibertsitate-ikasketetan, eta eskola horretan ikasi zuten lanbidea, hain zuzen ere, ehunka maisu-maistrak. Antzinako eskolako mapek garai bateko geletako oroitzapenak ekartzen dizkigute gogora, bai eta, mapei ikusmiraz eta espiritu kritikoz begiratuz gero, mundua ikusteko eta irudikatzeko lehengo moduak ere, hots, itxuraz oraingoetatik hain diferenteak diren moduak, zeren, gaur egun, aski da klik bat egitea Google Maps-ek informazio kartografikoa emateko.
    “Google Maps-en aitatxi-amatxiak” izeneko erakusketa hau hamabost mapako bilduma bat da. Mapa horiek guztiak XX. mendeko 20ko hamarkadatik 60kora bitartean Europako zenbait herrialdetan diseinatuak eta fabrikatuak dira, Alemanian, Espainian, Frantzian eta Italian hain zuzen. Mapa mutuak dira, historikoak, fisikoak eta politikoak, eta herrialdeen eta historiaren tradizio kartografiko desberdinak erakusten dituzte. Aro digitalaren aurreko ezagutza eta teknologien ispilu dira, eta unean uneko curriculumetako edukiak, irakaskuntza metodoak eta prozedura pedagogikoak ikusarazten dizkigute.
  • Norentzat: jende guztiarentzat
  • Tokia: Iruñeko Kondestablearen jauregiko lehen solairua (Kale Nagusia, 2)
  • Egunak: urriaren 25etik azaroaren 25era (biak barne)
  • Ordutegia: astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara
  • Oharra: sarrera doan
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Finantzatzailea: Zientziarako eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioa
  • Laguntzailea: Iruñeko Udala

Zientziaren Lagunen Elkartearen web orrialdean dago ikusgai 2018ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.

 

Logo FECYT