Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

“Letras a la taza” liburu-denda (Tutera): “Jakin-min handiko jendea asetzeko hitzaldiak”: “Droneen iraultza”

Charlas para mentes curiosas en Tudela

  • Azalpena: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak, Tuterako campusean, hitzaldi ziklo bat antolatu du azarorako. Erriberako hiriburuan eginen den zikloak “Jakin-min handiko jendea asetzeko hitzaldiak” du izena, eta arratsean emanen diren lau hitzaldik osatzen dute, den-denak zabalkuntza zientifikoaren ingurukoak, irekiak eta doakoak. Ekimen hau Letras a la taza liburu-denda kafetegian eginen da, eta hitzaldi guztiak 20:00etan hasiko dira. Gai hauek landuko dira aurten: droneen iraultza, metodo zientifikoa, artearen eta espekulazioaren arteko muga lausoa, eta eztabaida zahar bat, hots, medikuntza zer ote den, zientzia edo artea.
    • Azaroaren 8a, osteguna: “Droneen iraultza”, gorantz doan FuVeX “start-up” enpresako kideek emana. Enpresa hori, Tuteran sortua, NUPeko ikertzaile eta egresatu batzuek osatu zuten. Enpresak, berriki, gidaririk gabeko aeronabe hibrido bat egin du, Posta Zerbitzuak arrakastaz probatua distantzia luzeko banaketa egiteko.
  • Argibide gehiago: http://bit.ly/2AmyJkD
  • Egunak: azaroaren 8a, 15a, 22a eta 29a, ostegunak
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: “Letras a la Taza” liburu-denda (Herrerías kalea, 7, Tutera)
  • Norentzat: jende guztiarentzat
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte
  • Antolatzailea: NUPeko Tuterako campuseko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
  • Laguntzailea: “Letras a la Taza” liburu-denda

Zientziaren Lagunen Elkartearen web orrialdean dago ikusgai 2018ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.