Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Rúa Gizarte Etxea (Tutera): "Begi elektronikoa" argazki erakusketa

Hormiga.

 

  • Titulua: “Begi elektronikoa”
  • Azalpena: erakusketan ekortzeko mikroskopio elektroniko batekin lorturiko berrogeita hamarren bat argazki baino gehiago daude ikusgai. Mikroskopio horri esker, 4.000 aldiz handiagotutako irudi harrigarriak ikusten ahal dira, egunerokoa erakusten dutenak (intsektuak, landareak, osagai kimikoak, mikrofosilak, edo boligrafoak eta monetak bezalako objektuak). Ekortzeko mikroskopio elektronikoak aukera ematen du giza begiarentzat txikiegiak diren objektuak ikusi ahal izateko, eta mikroskopio optikoa baino ahaltsuagoa da. Mikroskopio elektronikoak energia handiko elektroiak erabiltzen ditu behaketak egiteko, optikoak ez bezala, hau argiaz baliatzen baita (fotoiak). Alderaketa bat egiteko, giza begiak 0,1 milimetrora arte ikusten ahal du; mikroskopio optikoak, 0,0002 milimetrora arte; eta ekorketako mikroskopio elektronikoak, 40 nanometrora arte, gutxi gorabehera. Nanometro bat 1/1.000.000 milimetroren baliokidea da. Izan ere, mikroskopio elektronikoak, energia handiko elektroiak erabiltzen dituenez, batez beste 2.000 bider handitzetik, 300.000 aldiz handitzera pasatzeko modua ematen du. Txikiena denaren munduan, uhin elektronikoaren luzeran ez dago kolorerik; beraz, argazkiak txuri-beltzean daude.
  • Egilea: José Javier Vesperinas Oroz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikerketa Laguntzeko Zerbitzuko teknikaria
  • Egunak: azaroaren 2tik 29ra
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, eta 15:30etik 20:00etara
  • Tokia: Tuterako Rúa Gizarte Etxea (Rúa kalea, 33)
  • Norentzat: jende guztiarentzat
  • Oharra: sarrera doakoa
  • Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Ikerketako Errektoreordetza eta Kultura Zientifikoaren Unitatea)
  • Laguntzaileak: Tuterako Udala eta Gizarte Etxeak
  • Finantzaketa: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2017ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.