Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

"3 minutuan" lehiaketaren finala

Iruñeko Planetarioan “3 minutuan” lehiaketaren finala egingo da. Lehiaketaren xedea da publiko ez-espezializatuari ikasketa amaierako lanen edukia 180 segundoan hobekien azaltzen duten graduko, zikloko eta masterreko NUPeko ikasleak saritzea. Sariketan, 1.000 € banatuko dira, eta NUPek 2012an lehenbizikoz antolatutako "Tesia 3 minutuan" lehiaketa du sorburu. Lehenago, doktoretzako ikasleak ere lehiatzen ziren; orain, berriz, graduko, zikloko eta masterreko ikasleak soilik, eta Campus Iberuseko lau unibertsitateek (Zaragozako, Nafarroako, Errioxako eta Lleidako unibertsitate publikoek) antolatzen dute.

  • Norentzat: Edonorentzat. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzak izatea.
  • Tokia: Iruñeko Planetarioan, Sancho Ramírez kalea z/g, Iruñea
  • Eguna: asteartea, 2016ko azaroak 15
  • Noiz: 19:00etan.
  • Oharra: sarrera doan aretoa bete arte
  • Finantzatzaileak: Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa.
  • Laguntzaileak: Iruñeko Planetarioa eta RNE

Zientziaren Lagunen Elkartearen web-orrialdean dago ikusgai 2016ko Zientziaren Astea dela-eta Nafarroan antolatu diren jardueren programa osoa.