Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

"Matematikaren zaporea" erakusketa

"Matematikaren zaporea" izeneko argazki-erakusketa. Forma geometrikoetan oinarritzen diren sukaldeko platerak biltzen ditu, José Carlos García sukaldariak (zeina Michelin izarduna baita) eta Pedro Reyes Molina argazkilariak (matematikaria ere badena) eginak. Mercedes Siles Molina Malagako Unibertsitateko Algebra katedradunak pentsatu du erakusketa, 2011n, Espainiako Matematika Erret Elkartearen ehungarren urteurrena ospatzeko. Gainera, Koldo Rodero nafar sukaldariaren plater bat (arrautzopil kubikoa) sartu da erakusketan. José Luis Larriónek egin dio argazkia.

  • Norentzat: Edonorentzat.
  • Non: Arrosadiko campusa, Iruñea. Sario eraikina (beheko solairua).
  • Eguna: Azaroaren 2tik 25era.
  • Ordutegia: 8:00etatik 21:00etara.
  • Betekizunak: Batere ez. Sarrera doan.

Zientziaren lagun taldearen web-orrialdean dago ikusgai Nafarroan 2015eko Zientziaren Asteetarako antolatu diren jardueren programa osoa.