Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Bisita Telekomunikazio Museora eta Protokalkulagailuen erakusketara

Bisita gidatua Telekomunikazio Museora (Haginak eraikina) eta Protokalkulagailuen erakusketara (kalkulurako eskuzko gailuak eta gailu mekanikoak) (Sario eraikina).

  • Norentzat:Edonorentzat. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzak izatea.
  • Non: Arrosadiko campusa, Iruñea: Telekomunikazioen Museoa (Haginak eraikineko beheko solairua) eta Protokalkulagailuen erakusketa (Sario eraikineko beheko solairua). Bisita Ikasgelategiaren erdiko atarian hasiko da.
  • Eguna: Azaroak 11, asteazkena.
  • Ordutegia: 12:00etatik 13:30era. 12:00etatik 12:30era Telekomunikazioen Museoa bisitatuko da. 12:45etik 13:30era, Protokalkulagailuen erakusketa.
  • Bisiten gidak:  Carlos Nagore Torregrosa (Telekomunikazioen Museoa) eta Antonio Pérez Prados (Protokalkulagailuen erakusketa).
  • Betekizunak: Aurretiaz izena eman behar da (bisita osoa egiteko, edota dauzkan bi ataletatik bat bisitatzeko).
  • Inskripzioak: ucc@unavarra.es edo 948 16 84 57 telefono zenbakia.

Zientziaren lagun taldearen web-orrialdean dago ikusgai Nafarroan 2015eko Zientziaren Asteetarako antolatu diren jardueren programa osoa.