Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Esperimentatu kimikarekin

Lantegi hauen helburua da ikasleek kimikaren oinarrizko kontzeptuetako batzuk eta ikertzaileen lana zertan datzan ikas ditzaten (hipotesiak egin, behatu, konparatu, emaitzak aztertu, etab.)

Edizio honetan ikastetxeek eskaintzen diren hiru jardueretako bat aukeratuko dute:

"Naturaren koloreak" ((landareen pigmentuak bereiztea geruza meheko kromatografiaren bidez).

"Tik-tak, tik-tak, laranja zukuaz ibiltzen den erlojua" (elektrokimikako oinarrizko printzipioak).

Hiru gas airean” (gasek daukaten bolumena eta masa. Karbono dioxidoaren, hidrogenoaren eta oxigenoaren sintesia).



Norentzat: DBHko eta Batxilergoko ikasleak

Non: Kimikako laborategian, Gorostiak eraikinean, Arrosadiko Campusean

Egunak: Azaroaren 10, 11, 12 eta 13an

Orduak: 10:30etatik 12:30etara

Irakasleak: Jesús Echeverría eta Jesús Razquin, NUPeko Kimika Aplikatuko Saila

Betekizunak: Toki kopurua lantegi bakoitzean (euskaraz edo gaztelaniaz) 20 pertsonakoa da. Inskripzioa egin behar da aldez aurretik.

Argibideak eta izen-ematea: ucc@unavarra.es edo 948 16 84 57 telefono zenbakia

 

Zientziaren lagun taldearen web-orrialdean dago ikusgai, Nafarroan, Zientziaren Asteak 2014 egingo direla-eta, antolatu diren jardueren programa osoa.