Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Iragarki Ohola
Urriaren 18tik Azaroaren 29ra
Kultura Zientifikoaren Unitateak Zientziaren Asterako antolatu dituen jarduerak
Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteak Europar Batasunak sustatzen dituen eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) koordinatzen dituen jardunaldiak dira. Beren xedea hiritarren kultura zientifikoa sustatzea da, eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerei dagokienez.
Horren kariaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Kultura Zientifikoaren Unitatearen bidez, zenbait jarduera antolatu ditu. Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioa (FECYT) - Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioa arduratzen da jarduera horiek finantzatzeaz.
2018ko Zientziaren Asteen inaugurazioa azaroaren 5ean egingo da, astelehena, 17:30ean, Iruñeko Gazteluko plazan, eta jende guztiarentzako jarduerak izango dira.
Nafarroako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen egitarau osoa.