Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Zientziaren Asteak

Instalazio akustiko esperimentala. JAULAB, soinu murgilgarria

Sario eraikina (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

Instalazio akustiko esperimentala

JAULAB, SOINU MURGILGARRIA

JAULAB PROIEKTUA zientziarekin, teknologiarekin eta arteekin lotutako diziplina desberdinetako pertsonek osatzen dute. Lankidetza horri esker, azken belaunaldiko audioarekin esperimentatzeko instalazio bat sortu dute. Erabiltzaileek 3 metroko diametroa duen esfera batean sartzeko aukera izanen dute, eta 24 bozgorailu independentez inguratuak geratuko dira. Esferak 3D audioa sortzen du, soinu-eduki pertsonalizatu, eskalagarri, murgilgarri eta interaktibo moduan.

Artearen eta Musika Elektronikoaren Entornos Jaialdian eta Nafarroako Musika Garaikidearen NAK Jaialdian izan ondoren, instalazioa NUPera itzuliko da bere formatu esperimentalenean, “Akustikako Laborategiak” eta “NUPLab - Gailu interaktiboak” taldeak elkarrekin garatutako azken edukien lagin bat aurkeztuko baitu, Teknotrakitana taldearen laguntzarekin.

Eguna: Azaroaren 16tik 19ra

Ordua: Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara. Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Non: Sario eraikina – Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Kultur proiektuen 2020ko eta 2021eko deialdietan hautatutako proiektua

Informazio gehiago