Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

CSIC-ek gerra hotzari eta Espainia frankistari buruz egindako ikerketa baten parte den argazki erakusketa bat hartu du NUP-ek

Erakusketa Zientzia Dibulgatzeko Laboral Kutxa Katedraren jarduerei lotuta dago; Mar Rubio Varas eta Joseba de la Torre Campo katedradunak aritu dira komisario lanetan
 

Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), “Zientzia, Diplomazia eta Gerra Hotza Francoren Espainian” argazki erakusketa ikusten ahalko da azaroaren 17ra arte. Ikerketa-emaitzak dibulgatzeko eta transferitzeko proiektu baten parte da erakusketa, eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia (CSIC) da proiektu horren burua. NUPeko Ikasgelategia eraikineko hirugarren solairuan kokatuta dago (Arrosadiko campusa), eta Mar Rubio Varas eta Joseba de la Torre Campo katedradun eta INARBE institutuko kideak izan ditu komisario. Sarrera librea du, eta Zientzia Dibulgatzeko Laboral Kutxa Katedraren jardueren artean sartzen da, bai eta Zientziaren 2022ko Asteak NUPen izanen dituen ekimenetan ere.