Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 2022ko Asteak ospatuko ditu NUPek heldu den astetik aurrera, eta jende guztiarentzako jarduerak antolatu ditu

Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko IV. Jardunaldiekin kointzidituko dute, eta tailerrak, erakusketak, antzerkia eta bakarrizketa zientifikoak izanen dira
 

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bat egin du Nafarroan Zientziaren 2022ko Asteekin, eta jende guztiarentzako doako dibulgazio jardueren programa propio bat bultzatuko du azaroaren 7tik 17ra bitarte. Ospakizun horrek Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko IV. Jardunaldiekin kointzidituko du, zeinaren barnean hainbat jarduera eginen baitira: tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, “Yo quiero ser científica” antzezlanaren emanaldia, Iruñeko Zentral aretoan eginen den bakarrizketa zientifikoen ekitaldi bat eta “Hiru minutuan” lehiaketaren finala. Programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago

Informazio gehiago