Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki Ohola

Ikertzaileen Gau Europarra

Eguna: Azaroak 27, ostirala
Tokia: Iruñea

Azalpena:

Azaroaren 27an, Europako 370 hirik Ikertzaileen Gau Europarra ospatuko dute, Europako Batzordeak finantzatuta. G-9 taldea osatzen duten unibertsitateek, tartean Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), bat egin dute ekimenarekin, Iruñean eta beste 11 hiritan gauzatuko diren 100 jarduera baino gehiagoko programa aurrera eramateko, bai azaroaren 27ko gauean, bai, hori baino lehenago, irailean, urrian eta azaroan zehar.

Ikertzaileen Gau Europarrak zientzia esperimentalei eta giza zientziei buruzko programazio askotarikoa eta orekatua eskainiko du, lantegi, erakustaldi, joko eta lehiaketek zientziaren alderik gizatiarrena erakustearekin batera.

Europako Batzordeak finantzatutako ekitaldia Marie-Sklodowska-Curie ekintzen barnean kokatzen da (MSCA). Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimen horren helburu nagusia ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea da, haien lana eta horrek gizarteari ekartzen dizkion onurak ezagutarazteko, baita ikasleen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzea ere, genero-oztopoak ezabatuz.

Informazio gehiago: Ikertzaileen Gau Europarra

 

Jarduerak

G9 Taldearen Ikertzaileen Gaua 2020ko azaroak 27, ostirala

 

17:00 Every failure is a step to progress (Huts egindako esperimentu baten historia)

Mahai-inguru honetan, porrota jaso zuten baina ikertzen jarraitzera eta lanean hobeak izatera eraman gintuzten ideia batzuk komentatuko ditugu.

Moderatzailea: Joaquin Sevilla Moroder

Campus Iberusek sustaturiko jarduera da, eta Iberus Talent programako doktoregaiek hartuko dute parte, besteak beste. 

Zuzeneko emanaldia Youtube Cultupna eta Facebook Campus Iberus

 

18:00 ESCAPE ROOM: ZIENTZIA AZOKA BIRTUALA

Zatoz gure azoka zientifiko birtualera eta parte hartu Escape Roomean

Gure ikertzaileen eskutik zenbait ikerketa-proiektu ezagutuko dituzu.

Erne egonez gero, gai izanen zara Escape Roomeko enigmak ebazteko... baita saria irabazteko ere!

 

Eta, bukatutakoan, zure iritzia oso garrantzitsua izanen da. Lagunduko diguzu hobera egiten? Erantzun galdetegi honi

Jadanik egindako jarduerak

Katxarrismo-lantegia S-Team-en 

Eguna: urriaren 26a. 17:00etatik 19:00ak arte. Online (Zoom)
Parte-hartzaileak: G9-ko ikertzaileak