Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Jocelyn Bell Burnell Irrati-Teleskopioa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleek irrati-astronomiako praktikak egiteko aukera izanen dute. Arduraduna: Silvia Díaz Lucas

Hau da proiektuaren helburua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasleek eta langileek irrati-astronomiako behatoki bat eraikitzea eta martxan jartzea.

                         
                         Ikasleen bisita irrati-teleskopiora

Jocelyn Bell Burnell irrati-teleskopioaren hezkuntza-proiektuan, ikasleek 4,5 metroko diametroa duen antena paraboliko baterako sarbidea dute irrati-astronomiako praktikak egiteko. Antena hori Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak, Sario eraikinaren aldamenean duen praktiketarako etxaldean dago.

Nagusiki Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleei dago zuzendua, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle potentzialei irrati-astronomiaren mundu zirraragarria erakustea eta STEM bokazioak sustatzea da haren helburua.

Informazio gehiago